Kontsumitzaileen teoria

Kontsumitzailearen teoria» orritik birbideratua)

Kontsumitzaileen teoria ekonomiako teoria bat da. Banakakoen lehentasunetik abiatzen da, eta horregatik zehaztu behar du kontsumitzaileak dituen ondare eta baliabideekin zein aukeraketa egingo dituen. Eta jarraitzen duenak, aurkakorik esaten ez badu, esandako guztiak kontsumitzaileen teoriari edo ohiko teoria neoklasikoari egingo dio erreferentzia. Kontuan eduki behar dira mikroekonomiaren beste ikuspegi batzuk, suposizio guztiak ez direlako onartuak izaten eta  horrelakoetan, adibidez, eskari-kurbaren baieztapena edo onarpena behar izaten da kontsumitzaile konkretu batzuentzat. Kontsumitzaileen teoria mikroekonomiako kontzeptu garrantzitsua da.

Kontsumitzaileen lehentasunak aldatu

Kontsumitzaileek lehentasunak dituzte ondasun eta zerbitzuetan, hau da, ondareen bi bilduma emanda, edo ondare saskia ere deitzen zaio (ondasun eta zerbitzuen taldeko, taldekide batek kontsumitzen du, non mota bakoitzeko ondasunean zero, bat edo beste kantitate bat egon daitekeen, eta gainera kantitate ez osoa ere bai). Kontsumitzaileak bi saskietako bat nahiago izango du bestea baino, bien artean aukeratzeko emanez gero. Adibidez, bi saskien ondareen artean erabakitzeko aukera ematen badiote, eta aurreko eskaintzaren berdina bada, baina ondasunen bat gehitzen badiote, kontsumitzaileari gehiago gustatuko zaio, eta ondasun berdinekin eta kantitate gehiago ezarrita ere, kontsumitzaileak ere bigarren saskia nahiago izango du.

Orduan pentsatzen da, kontsumitzaile gehienek saskia aukeratzerako orduan lehentasunak dituztela adierazi dezakete. Kontsumitzaile bakoitzak lehentasun desberdinak izan ditzakete eta ez dago zertan beste batzuekin bat egin, nahiz eta gerta daiteke kointziditzea. Hala ere, espero da kontsumitzaile gehienen lehentasunetan ezaugarri batzuk berdinak edo antzekoak izatea. Horietako ezaugarri batzuek honako hauek izango dira:

  • Osotasuna: kontsumitzaileak mota guztietako saskiak sailkatu ditzake, hau da, axolagabetasun taldeek ez dute desadostasunik..
  • Unibertsaltasuna: ekonomian edozein saski posible emanda, kontsumitzaileak esan dezake saski bat nahiago duela bestea baino. Baina, gerta daiteke saski bat bestea baino hobeagoa ez kontsideratzea, eta kasu horretan, espero da kontsumitzaileak esango duela saski bat bestea bezain ona dela. Hau da, lehentasunak ez du beti zorrotza edo zehatza izan beharrik, bi saski emanez gero. Kontsumitzaileak beti aukeratu ahal izango du saski bat bestea baino hobeagoa dela edo bi saskiak ikusiz, bietako bat aukeratzea berdin zaiola.
  • Iragankortasuna: oro har kontsumitzaile batek A saskia nahiago badu B saskia baino, eta B saskia C saskia baino, A saskia ere nahiago izango du C saskia baino.
  • Monotonoa: A eta B saskiak ondasun berdinak baditu, eta ondasunen bat gehiago, edo kantitate gehiago besteek baino, orduan A saskia nahiago izaten dute kontsumitzaileek edo B saskia bezain ona kontsideratzen da.
  • Ganbiltasuna: A eta B ondasunen bi saski eman ostean, espero da, C saskia aurreko bien konbinaketa bat izatea. Hau da, saski bat A saskiko ondasunen ehuneko jakin batez osatuta egotea eta beste guztia B saskiko ondasunen ehuneko kantitateekin. Erabilgarritasun marjinal beherakorra suposizio horrekin erlazionatzen da.

Aurrekontuzko murrizketak aldatu

Kontuan izanda ondareek prezioak dituztela, eta datu hauek kontuan izanda, argi dago kontsumitzaileek, existitzen diren saski guztietatik ezin izango dute nahi duten saskia lortu. Gainera, ondareen prezioez gain, kontsumitzaileen errenta kontuan hartzen badugu, aurrekontuzko murrizketa bat izango dugu. Honek esaten digu kontsumitzaileek zein saski aukeratu eta lortu ahal izango duten, kontuan izan da merkatuko prezioak eta kontsumitzaileak duen diru kantitatea. Kontsumitzailearen eginkizuna izango da saski guztien artean berak nahiago duena aukeratzea (edo berak kontsideratzen duena beste saskiak bezain ona dena). Hau aurkitzeari kontsumitzaileen maximizazioa deitzen zaio. Oro har, ohikoa izaten da kontsumitzaileak aukeratutako saskia aurrekontuzko murrizketaren mugan egotea, honek esan nahi du kontsumitzaileak aukeratu duen saskiaren balioa kontsumitzailearen errentaren berdina izango dela. Beraz, kontsumitzaileak aukeratuko duen saskia, erabilgarritasun maximoa ematen diona izango da, hau da ongizate handiena ematen diona.  

Erabilgarritasunaren funtzioa aldatu

Lehentasunak irudikatzeko modu bat da, eta hauek ezaugarri egokiak dituztenean, erabilgarritasunaren funtzioa deitzen zaio. Kasu honetan, ondasunen saskiak zenbakizko bektoreak ere ordezkatzen ditu. Bektore bakoitzak esaten digu ondasun bakoitzak zenbat kantitate duen saski bakoitzean. Erabilgarritasunaren funtzioan bi bektore sartzen badira eta ikusita zein zenbakik bueltatzen gaituen horra, posible da saski bat bestea baino hobeagoa dela edo bestea bezalakoa dela ikustea, kontsumitzailearen ikuspuntutik. Orduan, kontsumitzailearen arazoa, funtzio matematikoa maximizatzeko arazo matematikoa hartu daiteke, eta hori erabilgarritasun-funtzioa izango litzateke. Ondareetako saski guztiek aurrekontuzko murrizketak bete ditzatela, matematikoki ordezkatzen dituzten taldearen barruan; hau da, bere balioa errenta pertsonal erabilgarriaren berdina edo txikiagoa izan dadila.

Nabarmendu behar da, erabilgarritasun-funtzioa, ondareen funtzio monotono hazkor gisa hartzen dela, bere balioa ordinala delako. Hau da, saskiak ordenatzeko balio du, baina ez du balio saski bat bestea baino hobea dela esateko, hau ez da funtzio kardinal bat. Gainera, erabilgarritasun-funtzio desberdinak erabili daitezke lehentasun berdinak irudikatzeko, eta maximizazioaren arazoa konpondu ostean denek emaitza berdina emango lukete.

Indiferentzia-kurbak aldatu

Kontsumitzaileen teorian beste ezaugarri garrantzitsuetako bat da indiferentzia-kurbak. Indiferentzia-kurba batek saski guztien erabilgarritasun-funtzioaren balio berdina adieraziko du.

Indiferentzia-kurbak ondareen konbinaketen puntuen multzoak dira, non kontsumitzaileen gogobetetasuna berdina den. Kontsumitzaileak ez dauka lehentasunik konbinazioetan. Kontsumitzaileen gogobetetasuna erabilgarritasun-funtzioaren bidez bereizten da, non aldagai bakoitzaren kantitatea ondo irudikatzen den.

Indiferentzia-kurben erabilera nagusia erabilgarritasunaren puntu maximoa aurkitzea da; murrizketak kontsumitzaileen aurrekontua gainjarriz. Honek, esan nahi du gizabanako bakoitzaren eskura dauden puntuak eta puntu horien erabilgarritasuna dibisa unitatearen menpe dagoela.

Beste alde batetik, ordezkapeneko erlazio marjinalak azaltzen du kontsumitzailea zenbateraino den gai ondasun bat beste batekin trukatzeko garaian, bere erabilgarritasuna berdin mantentzeko.

Ondasun motak aldatu

Kontsumitzailearen arazoak nola konpontzen diren azter daiteke erabilgarritasun-funtzioaren parametroak, prezioak eta kontsumitzaileek duten errentetan aldaketak sortzen direnean. Adibidez, ondasun baten prezioa aldatzen bada, aukeratutako ondasunen saskia aldatzera eramango gaitu aurrekontuko murrizketaren maldan aldaketa dagoelako. Hau gertatzen da ondasunaren prezioa aldatzen den kasuetan, eta kantitatea ere aldatu egingo da. Sortzen den efektuaren arabera sailka daitezke ondasunak. Ondasunak, oro har, eskariaren kantitatea txikitu egiten dira prezioak handitzen direnean, nahiz existitzen diren salbuespen batzuk, eskaria handitu egiten dena. Ondasunen aldaketak bi efekturen ondorioz gertatzen dira, errenta-efektuaren eta ordezkapen-errentaren ondorioz.

Errentaren efektua prezioa handitzen denean gertatzen da eta ordezkapen-efektua gertatzen da kontsumitzaile batek ondasun bat beste batengatik ordezkatzen duenean. Ondasunaren prezioa handitzen bada, errentaren efektuak kontsumoa murriztea ekarriko du, baina ordezkapen-efektuak bi modutara eragin dezake. Oro har, eskaria txikiagotzeko joera izango du, kontsumitzaileak beste mota bateko ondasunak kontsumituko ditu non beraien prezioa ez den aldatu. Esan dezakegu, salgaien balioa dibisa baliokidearengatik ordezkatzen dela. Horrela, kontsumitzailearen gogobetetasun maila berdinean egotea lortu nahi da. Azkenengo honetan, behe-mailako ondasuna deritzon kasuan egongo ginateke. Ordezkapen eta errenta-efektuak ikur berdina izango balute, orduan ondasun normal baten egoeran egongo ginateke. Baina, bi efektuen baturak sortuko luke efektu totala. Ondasun normalen kasuan, errentaren efektuak kontsumoa txikitzea ekarriko du prezioak handitzearen ondorioz, eta behe-mailako ondasunekin ere berdina gerta daiteke. Azkenengo kasu hauetan salbuespena, ordezkapen-efektua izango da eta errenta-efektuak baino indar handiagoa izango du, eta orduan Giffen ondasun baten aurrean egongo ginateke. Errenta handitzen denean prezioak konstante mantentzen dira. Ondasun normalek, kontsumoa handitzeko joera daukate eta behe-mailako ondasunek berriz, txikitzeko joera.

Ondasunak erlazionatzeko beste modu bat da osagarrizkoak edo ordezkoak erabiltzea. Osagarrizkoak joera berdina duten prezioak igotzen edo jaisten dituztenean. Ordezkoen kasuan guztiz kontrakoa gertatzen da, hau da, prezioak igo edo jaisten direnean modu desberdinetako eragina izango dute.

Ondasun batzuk txartzat hartzea ere posible da, eta horiek erabilgarritasun edo balio negatiboa sortzen duten kontsumoak dira. Ondasun txarrak kontsumitzaileak nahi ez dituenak izango dira. Analisi mikroekonomikoetan soldata ondasun on baten moduan azaltzen da eta lana ondasun txar baten moduan, orduan aztertu behar da, denbora optimizatzeko erabakia non murrizketak kontuan izanik. Hau da, lanordu (txarra) gehiago orduan eta soldata (ona) gehiago sortzen dira eta mugan edo limitean, aurrekontuko murrizketetan egongo da. Eta hau langile hipotetiko batek duen denbora librea izango da.

Eskari-kurba aldatu

Eskariaren teoria kontsumitzailearen teoriatik dator, hau da, gizabanako bakoitzaren ondasun eskariari erantsita eta ikusita eskaria guztira zenbat izango den  prezio eta kontsumitzaile bakoitzeko. Honek eskariaren kurbara eramaten gaitu eta oro har, malda edo kurba negatiboa izaten da, ordenatu-ardatzean prezioa eta abzisa-ardatzean ondasunen eskaria ezartzen delako. Honek esan nahi du prezioa gero eta txikiagoa baldin bada, eskaria handiagoa izango dela. Formula matematikoak kontzeptu hau sinpleagoa egiten du eta eskaria zuzen batean irudikatzeko erabiltzen den formula honako hau da:

k prezioa adierazten du, eta zenbaki konstanteak dira.

Kontsumitzailearen arazo matematikoaren irudikapena aldatu

Mikroekonomia modu matematikoan aztertzen da. Kontsumitzailearen teoriaren garapen eta ikerketa gehienak oinarri gisa honako hurrengo arazoak irudikatzen ditu:

Eragiketa honen esanahia honako hau da: maximizatzean oinarritzen da, hau da, funtzioaren balio maximoa lortzea. Kasu honetan, , kontsumitzailearen erabilgarritasun-funtzioa da eta suposatzen da ondareen kantitateen balioen menpe dagoela, hau da, -ren menpe. Muga bat dago aldagai horiek hartzen dituzten balioetarako, eta muga hori murrizketek definitzen dute. Gehienez ondasunen saskiaren erabateko balio edo balio totala -ren berdina izan daiteke. Eta hau erabateko errenta pertsonal erabilgarria izango litzateke. Prezio bakoitza ondasun bakoitzaren kantitatearengatik biderkatzen () eta batzen baditugu, ondasun-saskien balioa lortuko dugu. Balio horrek txikiago edo berdin () izan behar du, errenta pertsonal erabilgarriaren balioa.

Eredu hau Lagrange-ren Biderkatzaileen teknika matematikoaren bidez ebazten da. Azkenik suposatzen da errenta erabilgarri osoa kontsumituko dela, eta honekin baliokidea izango da

Beste teknika matematiko bat ere erabili daiteke Karush-Kuhn Tucker-en baldintzak izenekoa. Kasu honetan murrizketa mota honetakoak izaten jarraituko dute .

Lortu ditugun emaitzak baliagarriak izango zaizkigu aurretik egin dugun analisirako, eta ikusteko nolako eragina izango duen eskariaren prezioak aldatzen badira. Posible da aztertzea baita ere, aldaketen bitartez oinarrizko arazoak eta zer gertatzen de ikusi errenta-zergak, zeharkako zergak eta diru-laguntzak sartzen badira. Ez da bakarrik ikusi behar nola eragiten duten kontsumitutako kantitatearen gainean baizik eta kontsumitzaileak jasotzen duen erabilgarritasunaren gainean ere nola eragiten duen ikusi behar da.

Bibliografia aldatu

  • Salvatore Dominick: "Microeconomía"
  • Manel Antelo: "Tópicos en Microeconomía Teórica"
  • Parkin Michael: "Microeconomía" versión para América Latina
  • Hal R. Varian: Microeconomía Intermedia, Análisis Microeconómico
  • Pyndick y Rubinfeld: "Microeconomía"
  • Fernández-Baca, Jorge: Microeconomía, teoría y aplicaciones.
  • Walter Nicholson: Teoría Microeconomíca, Principios Básicos y aplicaciones.

Kanpo estekak aldatu