Giffen ondasun
Ekonomian, Giffen ondasunak errenta-efektu batengatik euren prezioa zenbat eta altuagoa izan, orduan eta eskari handiagoa duten ondasunak dira. Hain zuzen, Giffen ondasunak behe-mailako ondasunak dira eta ez dute ordezko ondasunik izaten; horrela, prezioa igotzen bada, kontsumitzaileek produktu garestiagoak erosteari utzi eta Giffen ondasunetik gehiago erosi behar dute, garestiagoak izan arren. Giffen ondasunen adibide moduan oinarriko elikagaiak (arroza, patata, ...) jarri izan dira.