Edukiontzi

Kontainer» orritik birbideratua)
Container.jpg

Edukiontzi edo kontainerra bereziki kamioiez, trenez eta itsasontziz produktuak garraiatzeko ontzi handi bat da, metalezkoa eta paralelepipedo formakoa.

Edukiontziak tamaina handiko edo pisu handiko objektuak eramateko erabil daitezke: motorrak, makinaria, ibilgailuak txikiak, eta abar.

Kontainerraren neurriak estandarizatuak dira, 6 metro inguru (20 oin) neurtzen dute normalean.

Kontainerraren historiaAldatu

XX. mendean, Malcom P. McLean izeneko lehorreko garraiolari batek denbora eta lana alferrik galtzen zela pentsatu zuen, eta Kamioitik ontzira egiten ziren karga- eta deskarga-eragiketak modu errazago batean egin ahal zirela. Hasierako ideia kanoiak zuzenean ontzira kargatzea izan zen. Ideia hori ez zenez oso egokia, denbora pasa ahala, hobetuz joan zen gaur egungo kontainerrera iritsi arte. Ez zen beharrezkoa kamioi osoa kargatzea; nahikoa zen kontainerra kargatzea. Kontainer bidez garraiatzeko konpainiak sortu ziren, salgaiak garraiatzeko zenbait garraiobide batera hartzen zituztenak: itsasokoa, trenbidekoa eta errepidekoa.

Kontainerren neurriak aldakorrak izan ziren hasieran, baina normalizatuz joan ziren, bai Europan, bai Amerikan; hala iritsi ziren gaur egun dituzten neurrietara. Hasieran, 10, 20, 30 eta 40 oin luzeko neurriak erabiltzen ziren; gaur egun, 20 eta 40 oinezkoak baino ez dira erabiltzen, eta jumbo izenekoak, 45 oinezkoak.

Kontainerraren atalakAldatu

 
Kontainer bat hurbiletik.

SabaiaAldatu

Goiko gainazala da. Ez da beharrezkoa erresistentea izatea. Burdinazko edo aluminiozko panel bat izaten da.

Eskuin edo ezker saihetsaAldatu

Azalerarik handieneko asa lbo-gainazalak dira.

Goiko langetaAldatu

Zutoinen goialdeak kontainerraren aurrealdearen eta atzealdearen gainetik lotzen dituzten zeharkako bi barretako bakoitza.

Beheko langetaAldatu

Behealdean kokatutako zeharkako bi barretako bakoitza.

ZoruaAldatu

Kontainerraren beheko gainazala. Zuaker izeneko zeharkako indargarriz eraikia dago erresistentzia handiagoa izateko, kargaren pisuari eutsi behar diolako. Barnealdean, zorua zurezkoa da, salgaiak erraz atondu ahal izateko.

LangakAldatu

Zutoinen goialdeak eta behealdeak kontainerraren saihetsen gainetik eta azpitik lotzen dituzten luzetarako barrak.

AurrealdeaAldatu

Azalerarik txikieneko bi albo-gainazaletako bat, ateak izan ohi dituena.

TunelaAldatu

Zoruan egindako irekiguneetako bakoitza. Orga jasotzaile adardunek kontainerra manipulatzea errazteko balio dute.

AteaAldatu

Kontainerraren aurrealdean kokatutako bi panelez osatuta egoten da, eta kontainerraren barnealdera sartzeko balio du. Hauek, estankotasuna eman behar dute, kontainerrak ontziaren bizkarrean ere garraia daitezkeelako. Badira kontainer bereziak, ate bat edo bat baino gehiago izan dezaketenak edozein albotan, atzealdean, sabaian, eta abarretan.

Kontainer motakAldatu

Kontainerrak hiru irizpideren arabera sailkatzen dira: materialaren, egituraren eta tamainaren arabera.

Materialaren araberaAldatu

  • Altzairuzkoak: Korrosioaren arazoa izan arren, ohikoenak dira, erresistenteenak direlako.
  • Zurezkoak edo beira-zuntzezkoak: Era horretako kontainerrak aireko trafikoan erabiltzen dira.
  • Aluminiozkoak: Arinak dira, baina kostu handia dute. Altzairuzkoak baino hauskorragoak dira, baina korrosioak ez die eragiten.

Egituraren edo eraikuntzaren araberaAldatu

  • Kontainer itxia: Lau alboetatik eta sabaitik itxita dago. Ateak kontainerraren aurrealdean daude.
  • Kontainer aireztatua : Dryvan bat da, aireztapenerako irekigune batzuk dituena.
  • Kontainer indartua: Zorua gainindartua eta sabaia altzairuzkoa eta kengarria duen kontainerra. Oso egokia da zama astunetarako.
  • Aterik gabeko kontainerrak: Sabairik eta saihetsik gabeko kontainerra; aurrealdea zein atzealdea eraisgarriak dira, eta ez dute aterik. Neurri estandarrak pixka bat gainditzen dituzten eta hezetasunak eragiten ez dien salgaietarako erabiltzen da.
  • Kontainer irekia: Sabai irekiko kontainerra, olana batez edo material iragazgaitz batez estalia egon ohi dena. Kontainerren garaiera estandarra gainditzen duten zametarako erabiltzen da, bai eta urak kalterik eragiten ez dien salgaietarako ere.
  • Albo irekia: Atea albo batean duen kontainer itxia. Aurrealdetik kargatu ezin diren eta estankotasun maila handia behar duten salgai paletizatuetarako erabiltzen da. Atea aurrealdean dagoenean, zailagoa da salgaia kontainerraren barnean sartzea.
  • Plataforma: Flat-rackaYen antzekoa da, baina ez du aurrealderik ez atzealderik.
  • Botilategiak: Aurrealdean eta atzealdean, erdialdean kokatuak, bi barra bertikal dituzten plataformak dira; barrak luzetarako langa baten bidez lotuta daude goialdetik. Ibilbide laburreko trafikoan botilak eta salgai paletizatuak eramateko balio dute.
  • Solteko gaien kontainerra: Sabaian irekigune zirkularrak dituen kontainer itxia. Solteko salgaiak (mineralak, zerealak, eta abar) haietatik sartzen dira.
  • Deskargatzeko, ateak ditu aurrealdearen edo atzealdearen beheko partean.
  • Tanktainerra. Barnealdean zisterna bat duen kontainer baten armazoia, solteko gai likidoak garraiatzeko erabilia.
  • Flexi-tanka: Kontainer itxia, sabaian irekigune bat edo gehiago dituena solteko gai likidoak kargatzeko. Kontainerrak poltsa malgu iragazgaitz gisako egitura bat du barnealdean, salgai likidoa garraiatzeko.
  • Kontainer hoztaile integrala, autonomoa: Salgaiak kanpoko tenperaturatik babestearren horma guztietan isolatzaile berezi bat duen kontainerra, motor elektriko edo gasoileko motor batez hornitutako hozteko/izozteko sistema independente bat duena. Hala, erregulatu egin daiteke barruko tenperatura.

Luzeraren araberaAldatu

  • 20 oinekoa: Haren neurriak 20’ x 8’ x 8,6’ dira (luzera x zabalera x garaiera), eta eraman dezakeen gehieneko karga 28 tona da, gutxi gorabehera.
  • 40 oinekoa: Haren  neurriak 40’ x 8’ x 8,6’ dira (luzera x zabalera x garaiera), eta eraman dezakeen gehieneko karga 28 tona da, gutxi gorabehera.
  • 45 oinekoa: Haren neurriak 45  x 8  x  8,6’ dira (luzera x zabalera x garaiera), eta eraman dezakeen gehieneko  karga  40 oinekoarena baino gutxiagoa da.

Garaieraren araberaAldatu

Kontainer altua: Haren garaiera 9,6 oin garai da. Lehenago ikusi ditugun luzera neurriekin konbina daiteke. Garaiera estandarra baino garaiagoak diren salgai handiak garraiatzeko balio du.

Kontainerrak eramateko ontzi motakAldatu

TransatlantikoaAldatu

Transatlantikoa bidaiari kopuru handiak itsasaldi luzeetan zehar garraiatzen dituen itsasontzi bat da.

OzeanikoakAldatu

Nabigatzean ozeano bat besterik zeharkatzen ez dutenak; adibidez, Bilbotik Buenos Airesera.

Kontainer-ontzi txikiakAldatu

Karga erabilgarri txikiko ontziak dira, eta inguruko portuetara garraiatzen eta banatzen dituzte ontzi ozeaniko edo transozeanikoetan beste kontinente batetik iristen diren kontainerrak.

Bidai laburrekoakAldatu

Kontainerrak itsasbazterreko nabigazioan garraiatzen dituena. Adibidez, Iberiar Penintsulako portu Mediterraneoen eta Balear uharteetako portuen artekoa.

Uharte arteko trafikoaAldatu

Salgaiak uharte batetik bestera eramaten dituena.

Kanpo estekakAldatu