Konposatu aromatiko esaten zaie aromatikotasunaren propietate kimikoa duten konposatu organikoei. Konposatu ziklikoak dira, Hückel-en araua betetzen dutenak[1].

Konposatu aromatikoen artean bentzenoa da ezagunena, eraztun bakarreko egitura duena, baina horien artean badira naftalenoaren moduko hidrokarburo poliziklikoak edo pirrola eta furanoa bezalako heterozikloak.

Ezaugarriak

aldatu

Konposatu aromatikoetan, ziklo osoan gertatzen den deslokalizazioa edo erresonantzia azaltzen da. Zikloaren atomo guztien artean elektroiak partekatzen direlako gertatzen da hori. Atomo horiek lotura sinpleak eta lotura bikoitzak txandakatuz daude elkartuta, eta, errealitatean, lotura guztiak berdinak dira; beraz, lotura bakoitza lotura sinplearen eta bikoitzaren arteko hibridoa da.

Esan bezala, konposatu aromatikoek aromatikotusna dute eta horrek hau adierazi nahi du:

  1. π lotura konjugatuak dituzten egitura ziklikoak direla.
  2. Egitura laua, hots, atomo guztiak plano berean kokatuta dituztela.
  3. Deslokalizatutako π elektroi-kopuruak 4n+2 formula bete behar duela, non n zenbaki osoa den. Azken horri Hückel-en arau deritzo[2].

Adibideak

aldatu
 
Bentzenoa eta bere erresonantzia-egiturak
 
Pirrola
 
Furanoa
 
Naftalenoa

Erreferentziak

aldatu
  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  2. Anakabe, Eneritz & Arrasate,, Sonia. (2012). Kimika organikoa. EHU, 51 or. ISBN 978-84-9860-672-0..

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu