Hückelen arau

Kimika organikoan Hückelen arauak aromatikotasuna erlazionatzen du lotura sinpleak eta bikoitzak konjugatuak dituen molekula organiko lau eta zikliko batean sp2 orbitaletako deslokalizatutako elektroi-kopuruarekin.

Zehazki, Hückel-en arauak adierazten du molekula batek 4n+2 π elektroi badauzka deslokalizatuta aromatikoa dela eta 4n π elektroi badauzka antiaromatikoa[1].

Araua inportantea da konposatu aromatikoen, ez-aromatikoen eta antiaromatikoen artean egonkortasun-diferentzia handia delako eta, ondorioz, araua aplikatuz konposatuen egonkortasun kimikoa errazki aurreikus daiteke. Hortaz, π elektroiak 4n+2 badira, konposatua aromatikoa da; 4n bada antiaromatikoa da eta araua betetzen ez badu, ez-aromatikoa[2].

ErreferentziakAldatu

  1. (Alemanez) Hückel, Erich. (1931-03-01). «Quantentheoretische Beiträge zum Benzolproblem» Zeitschrift für Physik 70 (3): 204–286. doi:10.1007/BF01339530. ISSN 0044-3328. Noiz kontsultatua: 2021-02-20.
  2. Anakabe, Eneritz & Arrasate,, Sonia. (2012). Kimika organikoa. EHU, 5 or. ISBN 978-84-9860-672-0..

Kanpo estekakAldatu