Klorokina
Kinolinatik deribatutako medikamentua, paludismoaren tratamenduan erabiltzen dena
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Klorokina edo klorokinina malariaren tratamenduan erabiltzen den sendagaia da, Hans Andersagek 1934an aurkitu zuena. Munduko Osasun Erakundearen funtsezko sendagaien zerrendan dago.[1] Aurkitu zenean, aurrerapauso handia eman zen, merkea eta eraginkorra zelako. Asko erabili da, baina gizakian malaria eragiten duten lau Plasmodium espezieek, ordea, erresistentzia garatu dute.[2]
ErreferentziakAldatu
- ↑ World Health Organization Model List of Essential Medicines. 21st List. 2019. apps.who.int (Noiz kontsultatua: 2020-3-22).
- ↑ Roa Zubia, Guillermo; Galarraga Aiestaran, Ana. Malariaren errudunen genomak agerian. Elhuyar aldizkaria, 2002ko azaroak 1, CC-BY-SA-3.0, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-3-22).