Kimetz - Euskal Herriko Erakunde Komunista


Kimetz - Euskal Herriko Erakunde Komunista Euskal Herri aske baten aldeko borroka egiten duen kolektiboa da haien ideologiaren arabera, bai maila nazional zein sozialean. Soilik klaseko alderdi batek helburu hoiek lortzeko gauza dela pentsatuz, "erakundea alderdi horren eraikuntzan aritzen da, eta horren lorpenerako eskura dituen tresna guztiak hartzen ditu bere gain; koadro militanteak sortuz, formakuntza dinamikak bultzatuz, proposamenak kaleratuz eta ildo ideologikoa herriari plazaratuz".[1] Kimetzek aldizkari propioa du: Enbor. Herri iraultzailearen ahotsa.[2] Lehenengo zenbakia 2011ko urrian argitaratu zuten eta orain arte bederatzi zenbaki kaleratu dituzte.

Kimetz
Euskal Herriko Erakunde Komunista
Ideologia politikoaMarxismo-Leninismo
Komunismo
Sozialismo
Internazionalismo
Independentismo
kimetzkolektiboa.org

Oinarri ideologikoak aldatu

Hauexek dira Kimetzek azaldutako oinarri ideologikoak:[1]

  • 1. Euskal gizartea antagonikoak diren klase sozialetan zatituta dago eta gizartearen garapenaren motorra klaseen arteko borroka da.
  • 2. Euskal Herria nazio bat da, Nafarroa (Garaia eta Behera), Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi eta Xiberua lurraldeek osatuta. Bere hizkuntza, kultura eta kontzientzia nazional berezi eta objektiboak ditu eta espainiar eta frantziar estatuen menpe zatituta eta zapalduta dago.
  • 3. Zapalkuntza nazional eta ekonomiko bikoitz honek, gaur egun fase inperialistan aurkitzen den kapitalismoaren eraginagatik, Euskal Herrian klase borrokaren marko autonomo bat osatzen dute. Egoera gainditzeko ahalmena duen subjektu iraultzailea langileria da.
  • 4. Egoera hau gainditzeko beharrezkoa den subjektu iraultzailea euskal langileria da.

Helburuak aldatu

Eta hauek lortu nahi dituzten helburuak:[1]

  • Euskal Estatu Sozialista independente bat lortzea.
  • Herri sozialisten arteko elkartasun komunitate bat lortzea sozialismo unibertsal bat bultzatuz. Espainiar eta frantses estatuetan zapalduta dauden beste herriekiko elkartasuna bultzatzea eta baita ere europar eta munduko kapitalismoaren kontra borrokatzen dutenen aldeko borroka izango da internazionalismo proletalgoaren adierazpena.
  • Euskal kultura bultzatzea Euskal Herri osoko euskalduntzearen bidez.

Alderdia[3] aldatu

1. Aipatutako helburuak lortzeko eraiki nahi duten alderdi komunista borrokarako giltza da. Honen funtzioa, euskal langileria klase herrikoien buru bezala politikoki eta antolatzaile bezala antolatzea, hau da, garapen historikoa eskaini dion paper iraultzailea langileriak bete dezan.

2. Alderdiak klaseen arteko borroka euskal iraultzaren eragiletzat joko du eta marxismo-leninismoa izango du errealitatea aztertzeko tresna.

3. Alderdia maila nazionalean antolatuko da, aldi berean Iparraldean eta Hegoaldean.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu