Minamoto no Yoshitsune

Minamoto no Yoshitsune (japonieraz: 源 義経?, 11591189ko ekainaren 15a) Heian aroaren azken urteetan eta Kamakura aroaren hasieran bizi izan zen Japoniako Minamoto klaneko jeneral bat izan zen. Japoniako historian dagoen samurairik nabarmenetako bat da Minamoto klanaren barnean klan honek aurreko hiru urteetan izan zituen porrotei buelta ematen eta garai horretara arte nagusi zen Taira klana soilik urte betean Genpei Gerretan 1185ean garaitzeagatik funtsezko pertsona izan baitzen.

Minamoto no Yoshitsune

Kebiishi (en) Itzuli

1184 -
Saemonnojō (en) Itzuli

1184 -
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak牛若丸
JaiotzaHeian-kyo, 1159
Herrialdea Japonia
HeriotzaTakadachi Gikeidō (en) Itzuli1189ko ekainaren 15a (29/30 urte)
Hobiratze lekuaHanganmori (en) Itzuli
Shirahata Shrine (en) Itzuli
Heriotza moduasuizidioa: sastakatzea
Familia
AitaMinamoto no Yoshitomo
AmaTokiwa Gozen
Ezkontidea(k)Sato Gozen (en) Itzuli
Shizuka Gozen (en) Itzuli
Q109336463 Itzuli
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaKawachi Genji (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
JarduerakSamuraia, bushi (en) Itzuli eta militarra
Lan nabarmenak
Zerbitzu militarra
GraduaShogun
Parte hartutako gatazkakGenpei Gerra
Battle of Kawajiri (en) Itzuli
Battle of Koromo River (en) Itzuli

Garaipen honekin, Minamototarrek Japoniako klan nagusi bezala zuten boterea sendotu zuten, eta Yoshitsuneren anaia nagusi bat zen Minamoto no Yoritomok urte horretan bertan Kamakura shogunerria sortu zuen, herrialdeko lehen shogunerria abiarazi zuena, boterea nobleetatik gerlarietara pasatuz, eta hurrengo 700 urteetan agintari zeremonial eta erlijioso soila izango zen Japoniako enperadorearen arerio izango zen ordezko botere bihurtuz.

Hala ere, Yoritomo bera izango zen bere anaiaren aurka joango zena hurrengo lau urteetan, berau 30 urte zituela tragikoki hilez. Yoshitsuneren historia gertaera historikoen eta japoniar folklorearekin zerikusi gehiago duten gertaeren artean bilduta dago. Bere bizitza garai hartako idazlan klasiko eta tradizionaletan kontatzen da, Heike Monogatari kasu, baita askoz berriagoak diren anime, manga, bideo-joko eta filmetan ere.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Minamoto no Yoshitsune Aldatu lotura Wikidatan