Kenojuak Ashevak

Emakume margolaria, Inuit arte modernoaren aitzindaria

Kenojuak Ashevak, CC ONu (inuiteraz: ᕿᓐᓄᐊᔪᐊᖅ ᐋᓯᕙᒃ Qinnuajuaq Aasivak, 1927ko urriaren 3a, Baffin, Kanada2013ko urtarrilaren 8a, Cape Dorset, Kanada) emakume inuit margolaria izan zen. Inuit arte modernoaren aitzindaritzat jotzen da. 

Kenojuak Ashevak

Bizitza
JaiotzaBaffin uhartea1927ko urriaren 3a
Herrialdea Kanada
Talde etnikoaInuita
HeriotzaKinngait (en) Itzuli2013ko urtarrilaren 8a (85 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Hezkuntza
HizkuntzakInuitera
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, grabatzailea eta marrazkilaria
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Canadian Academy of Arts (en) Itzuli
MugimenduaInuit artea

Biografia aldatu

Kenojuak Ashevak Inuit herriaren iglu batean jaio zen, Ikirasaq kanpalekuan, hegoaldeko kostaldean dagoen Baffin uhartean. Bere amak Silaqqi zuen izena eta bere aita Ushuakjuk, ehiztari eta larru saltzailea zen.[1] 1933an gizonezko kristau batzuk aita erail egin zuten, zeinek Inuit herriaren sinismenak partekatzen zituen.[2] [3] Ondoren, amaren senideen etxera joan ziren. Bertan, amama Koweesak, ohiko eskulanak irakatsi zizkion, besteak beste, Hudson's Bay konpainiarentzat konpondutako foka eta karibu animalien larruarekin jositako arropa iragazgaitza egiten.[4]

19 urte zituela, amak eta aitaordeak, Takpaugnik, gogoz kontrako ezkontza antolatu zioten, Johnniebo Ashevak-ekin (1923-1972). Denborarekin,lankidetzan aritu ziren zenbait proiektuetan; National Gallery of Canada-k Johnnieboren bi lan ditu, Taleelayo with Sea Bird (1965) eta Hare Spirits (1960).

Tuberkulosian positibo eman eta Quebec hiriko Parc Savard ospitalera bidali zuten gogoz kontra eta hiru urte eman zituen, 1952tik 1955eko udara arte. Erditu berria zen indarrez lekualdatu zutenean; haurra inguruko familia batek hartu zuen. Gainera, hainbat seme-alaba hil zitzaizkion epe horretan.[5]

1972an bigarrenez ezkondu zen Etyguyakjua Pee-rekin eta 1978an, hirugarrenez, Joanassie Igiurekin.[6]

Biriketako minbiziaren ondoriz hil egin zen, Kinngait-en (Cape Dorset).[7]

Ibilbide artistikoa aldatu

Cape Dorset-eko emakume inuit margolarien aitzindaria izan Grafitoa, koloretako arkatzak eta errotulagailuak baliatzen zituen baita tenperak, akuarelak eta akrilikoak. Hainbat artelan sortu zituen esteatitan, eta milaka marrazki, akuaforte, erliebe eta grabatuak.[8]

Quebeceko ospitalean zegoela, Harold Pfeiffer-en panpinak egiten ikasi zuen. Eskulan hauek, Alma eta James Archibald Houston inuit arte sustatzaileen arreta erakarri zuen.[9] Houstonek, 1999an idatzi zuen:

Hasieran, (Kenojuak) zalantzan zegoen, ezin zuela marraztu eta marraztea gizon baten kontua zela esanez. Hala ere, Houston senar-emazteak bisitatu zituen hurrengo aldian, Almak eman zizkion orriak arkatz zirriborroz bete ziren.[9]

 
John Bell Chapel-en leihoa ( Appleby College, Oakville Torontotik gertu; 2004an diseinatua).

1958an, bere lehen grabatua, Rabbit Eating Seaweed, larruazko poltsa batean ekoiztu zuen. 1959an Kenojuak eta Cape Dorset-eko beste inuit batzuek West Baffin Eskimo Co-operative sortu zuten inuit artista hasiberrientzako tailerra edo senlavik, ondoren Kinngait Studios izan zena.[10] Kideen artean Pitaloosie Saila, Mayoreak Ashoona eta Napatchie Pootagook zeuden.[7]

2004an inuit diseinuko lehen beiratea sortu zuen John Bell kaperako, Oakville, Ontario.[11]

Hainbat marrazki diseinatu zituen Kanadako zigilu eta txanponetarako. 2017an, Kanadako 150. urteurrenean kaleratutako 10 dolarreko billetean Kenojuak-en "Owl's Bouquet" izeneko harri ebakitako eta txantiloizko inprimatutako lana agertzen da zilarrezko paper holografikoan.[12]

Estiloa aldatu

Kenojuak-ek bere lana horrela deskribatu zuen 1980an:

Gauza horiek nire pentsamendu eta irudimenetik atera egiten ditut, eta egia esan, ez diot garrantziarik ematen zerbaiten irudia izateari . . . Besterik gabe, paperean jarri eta niretzat atsegina izateaz arduratzen naiz, ez du axola errealitate subjektiboarekin zerikusirik izaten badu edo ez. Eta horrelaxe saiatu naiz beti, eta horrela jarraitzen dut egiten, eta ez dut hortaz beste biderik pentsatu. Hori da nire estiloa, horrela hasi nintzen eta orain jarraipena ematen diot.[13]

Bildumak aldatu

Bere lana Torontoko Unibertsitatean,[14] St. Lawrence Unibertsitatean,[15] National Gallery of Canada,[16] Metropolitan Museum of Art,[17] Brooklyn Museum[18] eta Smithsonianeko Amerikako Indiarren Museo Nazionala-eko bildumetan aurki daiteke.[19]

Sariak eta aitorpenak aldatu

 
Ashevaken izarra Kanadako Ospearen Pasealekuan .
  • 1963an, John Feeney-k zuzendutako etaNational Film Board of Canada-k ekoiztutako Eskimo Artist: Kenojuak dokumentalean agertu zen, zein 1964an Academy Award-etarako izendatu zuten Dokumental Laburren Gaian.[20]
  • 1967an, Kanadako Ordenaren Ofizial izendatu zuten eta 1982an Konpainia.
  • 1970ean, Canada Post- ek Enchanted Owl zigilu bihurtu zuen ipar-mendebaldeko lurraldeen mendeurrena gogoratzeko.
  • 1974an, Royal Canadian Academy of Arts-eko kide hautatu zuten.
  • 1980an, Canada Post- ek Return of the Sun hamazazpi zentimoko zigilu batean erabili zuen.
  • 1991ean, Queen's University-ko ohorezko doktoretza lortu zuen.
  • 1992an, Torontoko Unibertsitateko ohorezko doktore izendatu zuten.
  • 1992an, Momentum, Expo '92-ean Kanadak aurkeztutako filmean agertzen dira bere artelanak.[21]
  • 1993an, Canada Post-ek The Owl erabili zuen Kanadako Artearen Maisulanen segidarako.[22]
  • 1999an, Kanadako 25 zentimoko txanponetan, quarter, Red Owl agertu zen. Bere inizialak, inuktitutan - ᑭᓇᐊᓯᐃ -gehitutu zituzten, hizkuntza zirkulazioko txanponetan agertu zen lehen aldia.
  • 2001ean, Kanadako Ospearen Ibilaldian sartu zuten.
  • 2008an, 25.000 dolarreko saria jaso zuen, Kanadako Artearen Kontseiluak emandako Gobernadorearen Saria Ikusizko eta Komunikabideetako Arteetan.
  • 2012an, Nunavut Ordenako kide izendatu zuten.
  • 2017an, Bank of Canada Kanadaren 150. urteurrenaren harira 10 dolarreko billetea atera zuen non Ashevak-en Owl´s Bouquet- a agertzen da.[12]

Erreferentziak aldatu

  1. «http://www.steinbruecknativegallery.com/469380/» archive.is 2013-02-16 (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).
  2. «Famous Native American Women - Kenojuak» web.archive.org 2008-07-03 (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).
  3. (Ingelesez) Sonneborn, Liz. (2016-04-01). A to Z of American Indian Women Archived. Wayback Machine., 112-114 or. ISBN 1438107889..
  4. (Ingelesez) «First American Art Magazine, Pilot Issue» Issuu (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).
  5. Remembering the visionary work of Kenojuak Ashevak. (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).
  6. Encyclopedia of the Arctic. Volume 1. Routledge 2005 ISBN 0-203-99785-9. PMC 61725014. (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).
  7. a b Ashevak, Kenojuak. Oxford University Press 2011-10-31 (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).
  8. Blodgett, Jean, 1945-. (1985). Kenojuak. Firefly Books ISBN 0-920668-31-3. PMC 12485775. (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).
  9. a b Ashevak, Kenojuak. Oxford University Press 2011-10-31 (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).
  10. Native American Rhymes, Rhodes Educational Publications, 2005. Accessed 8 January 2013.
  11. (Ingelesez) «Inuk artist Kenojuak Ashevak dies at 85 | CBC News» CBC (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).
  12. a b (Ingelesez) «Canada 150 Commemorative $10 Note» www.bankofcanada.ca (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).
  13. (Ingelesez) «Canada's Walk of Fame» Canada's Walk of Fame (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).
  14. (Ingelesez) http://collections.artmuseum.utoronto.ca:8080/advancedsearch/objects/peopleSearch%3Akenojuak%20ashevak or..
  15. http://digitalcollections.stlawu.edu/collections/inuit-art
  16. https://web.archive.org/web/20201106200959/https://www.gallery.ca/collection/artist/kenojuak-ashevak
  17. https://www.metmuseum.org/art/collection/search/694461
  18. https://www.brooklynmuseum.org/opencollection/objects/2454
  19. https://americanindian.si.edu/static/exhibitions/infinityofnations/contemporary-art/265491.html
  20. Eskimo Artist: Kenojuak[Betiko hautsitako esteka] about the film
  21. Momentum[Betiko hautsitako esteka] about the film
  22. «Drawing for "The Owl", Kenojuak, c. 1969 - Canada Postage Stamp | Masterpieces of Canadian Art» postagestampguide.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).

Ikus, gainera aldatu

  • Kanadako Ospearen Pasealekuko inskribatuen zerrenda
  • Kanadako aborigen aipagarriak

Kanpo estekak aldatu