Kaulifloria[1] (hitza latinetik dator: caulis (enbor edo zurtoin) eta floria (lore)) landareen munduan ematen den fenomenoa adierazteko botanikako hitz teknikoa da; horren arabera, modu naturalez edo gehiegizko inausketaren ondorioz, loreak zuzenean adar handietan edo enborretan zein zurtoinetan sortzen dira. Inausketaren ondorioz fenomenoa laranjondoan ezaguna da. Modu naturalez, bestetik, Cercis siliquastrum espeziean ematen da. Kaulifloriaren ondorioz fruituak ere enborretatik zuzenean sor daitezke.[2] [3]Kaulifloriaren ezaugarriak zuhaitzen polinizazioan hazien barreiatzea hegan egiten edo gora egiten ez duten animalien bidez errazten du.

Syzygium moorei landarearen loreak, Australian.

Adibideak aldatu

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2010]
  2. http://www.aceytuno.com/cauliforia/
  3. .

Kanpo estekak aldatu