Judasen arbola

Leguminosoen familiako zuhaitz hostogalkorra, bihotz-formako hostoak eta gehienetan hostoak baino lehen agertzen diren lore arrosak dituena. Jatorriz mediterraneoa da eta apaingarri modura landatzen da.
Cercis siliquastrum» orritik birbideratua)

Judasen arbola edo amodio-zuhaitza (Cercis siliquastrum) lekadunen familiako landare-espezie bat da. Lorategietako zuhaitza, adar okertu eta bihurriak, eta lore gorri biziak dituena.

Judasen arbola
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
LeinuaCercideae
GeneroaCercis
Espeziea Cercis siliquastrum
Cercis siliquastrum

Hegoaldeko Europan eta mendebaldeko Asian hazten da. Kondairak Juda Iskariotek arbola honetan bere buruaz beste egin zuela dio baina litekeena da Judeako arbolaren izenaren endekatze bat izatea, frantsesez Arbre de Judée izena duelako[1].

Erreferentziak aldatu

  1. Mabberley, D.J.. (2008). Mabberleys's plant-book. (3. argitaraldia) Cambridge University Press, 170 or. ISBN 978-0-521-82071-4..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.