Argizarizko katilua (Peziza cerea) Pezizaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da sukaldean erabiltzen.

Argizarizko katilua
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaPezizaceae
GeneroaPeziza
Espeziea Peziza cerea
Sowerby, 1796

Deskribapena aldatu

Karpoforoa: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa. Errezeptakulu sesila edo oin oso txikikoa. Hasieran kopa forma du, gero zabaltzeko, batzuetan modo uhinduan. Barnealdea (himenioa) hori-okre kolorekoa da eta kanpoaldea zurixka eta irintsua.

Hanka: Bat ere ez edo oso txikia.

Haragia: Mehea eta zuria.[2]

Etimologia: Peziza terminoa, grekotik dator, oin txikiko onddoak izendatzen zituen "pezis" hitzetik. Cerea epitetoa latinetik dator, argizarizko, esan nahi duen "ceraus" hitzetik. Bere itxura eta loditasunagatik.

Jangarritasuna aldatu

Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Peziza vesiculosa delakoaren antzekoa da, besikuletan bereizten da; Peziza cerea txikiagoa da eta bere esporak handiagoak dira. Kolore bereko Pezizak bereizteko, azterketa mikroskopikoa egin behar da.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberrian eta udazkenean agertzen da, zuraren hondarretan, zerrautsetan, lorategietan eta bide bazterretan. Oso ohikoa.[5]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Amerika.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 748 or. ISBN 84-404-0530-8...
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 548 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 557 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 484 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak aldatu