Katilu bizarduna (Humaria hemisphaerica) Pyronemataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ezin da jan, haragia oso kalitate txarrekoa du.

Katilu bizarduna
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaPyronemataceae
GeneroaHumaria
Espeziea Humaria hemisphaerica
Fuckel, 1870
Mikologia
 
himenio leuna
 
inbutu-formako txapela
 
ez dauka orririk
 
mikorrizak eratzen ditu
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoa: Lachnea hemisphaerica.

Deskribapena

aldatu

Karpoforoa: 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa; hasieran, esfera barnehuts baten formakoa, gero erdiesferikoa, hala ere deformazio pixka batekin ager daiteke, beste ale batzuek estutzen dutelako.

Himenioa: Leuna, zuri-grisaxka kolorekoa edo gris-urdinxka kolorekoa. Kanpoko aldea okre-arrexka kolorekoa eta ile arre kolorekoz estalia, luzeagoak ertzean.[2]

Jangarritasuna

aldatu

Ez du balio sukalderako.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Trichophaea hemispharioide delakoak badu antza, baina askoz txikiagoa da eta ikaztutako hondakinetan hazten da.

Espezie honek ezaugarri hauek ditu: himenio gris-urdinxka eta kanpoalde arrexka, ilez estalia.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean, basoetako lurzoruan. Ez da oso ohikoa.[5]

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Bolivia, Europa, Errusia, Erdialdeko Asia, Himalaiako eremua, Txina, Taiwan, Kaukasia, Korea, Japonia, Mozambike.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 760 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 330 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

aldatu