Kateri Tekakwitha
Kateri Tekakwitha (Ossessernon, New York, 1656 – Kahnawake, Quebec, 1680) emakume mohawk-algonkina izan zen, kristautasunera bihurtuta. Eliza katolikoak santu gisa gurtzen du 2012. urtetik. Aldare katoilkoetara igotako lehen indigena iparramerikarra da.
Kateri Tekakwitha | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Montgomery konderria, 1656 |
Talde etnikoa | Mohawk Algonkina Amerindiarra |
Heriotza | Kahnawake (en) , 1680ko apirilaren 17a (23/24 urte) |
Hobiratze lekua | Kahnawake (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Mohawk (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | religious sister (en) |
Santutegia | |
Apirilaren 17 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
kateritekakwitha.org | |
Biografia
aldatuTekakwitha Ossernenon (gaur egungo Auriesville, New York estatuan) mohawk izeneko herri gotortuan jaio zen. Aita mohawk baten alaba zen, Kenneronkwa ("maitatua"), eta ama algonkina zuen, Kahenta ("larre-lorea"), katolizismora bihurtutakoa[1].
1666an, Alexandre de Prouvillek Ossernenon suntsitu zuen. Tekakwitharen klana Mohawk ibaiaren iparraldeko ertzean kokatu zen, egun Fonda (New York) dagoen inguruan. Hogei urte zituela, 1676ko Pazko igandean (apirilaren 18an), Jacques de Lamberville jesuita frantsesak bataiatu zuen. Kateri izena hartu zuen, Katalina/Catherine mohawk ahoskeraren parekoa.
Bere tribuak baztertu egin zuen, eta penitentzia praktikatuz bizi izan zen, mohawkak kristau bihur zitezen otoitzean. Senideen heriotza-mehatxuak jaso zituen eta 1677an Kahnawakera (Quebec) joan zen indigena kristauen komunitate batera, non gaixoen eta zaharren zaintza eginez bizi izan zen. 1679an kastitate-botoa eman zuen eta hurrengo urtean, apirilaren 17an hil zen, "Jesus, maite zaitut" esanez.
Lurperatu zuen hil zen herritik hurbil, eta leku horrek Sainte-Catherine izena du orain. Bere epitafioan hala dio: Kateri Tekakwitha: Ownkeonweke Katsitsiio Teonsitsianekaron (Gizaki gorrien artean inoiz loratu ez duten lorerik ederrena).
Kanonizazioa
aldatuKanonizazio prozesua 1884an hasi zen. 1943ko urtarrilaren 2an Pio XII.ak gurgarri deklaratu zuen eta 1980ko ekainaren 22an Joan Paulo II.ak beatifikatu zuen[2].
2012ko urriaren 21ean kanonizatu zuen Benedikto XVI.ak. Katolizismoaren aldareetara igo zen lehen indigena iparramerikarra da[3].
Kateri Tekakwitha fikziozko pertsonaia gisa agertu da Leonard Cohenen Beautiful losers eta William Vollmannen Fathers and crows eleberrietan.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Sainte Kateri (Kateri Tekakwitha) | l'Encyclopédie Canadienne» archive.wikiwix.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-06).
- ↑ (Frantsesez) «La Mohawk Kateri Tekakwitha sera canonisée à l'automne prochain» Le Devoir (Noiz kontsultatua: 2021-08-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Kateri Tekakwitha fue canonizada por el papa Benedicto XVI y se convierte en la primera santa amerindia» NM Noticias 2012-10-21 (Noiz kontsultatua: 2021-08-06).