Kastor eta Poluxen tenplua

Kastor eta Polluxen tenplua, Aulo Postumio Albino diktadoreak K.a. 496an, erromatar eta latindarren artean gertatutako Regilo lakuko guduan sagaratu zuen tenplu bat izan zen Kastor eta Poluxen omenez. Guduan, erromatarren alde borrokan ari ziren bi gazte ikusiak izan ziren. Garaipenaren arratsalde hartan bertan, euren zaldiei Yuturna iturrian ura edaten ematen ikusi zituzten, eta erromatarrei, lortutako garaipena iragarri zieten, ondoren, desagertuz. Dioskuroekin identifikatu zituzten. Agerkunde horren tokian, Aulo Postumiok eskaini eta honen semeak K.a. 484an sagaraturiko tenplua eraiki zen.

Kastor eta Polluxen tenpluko hondarrak

Zenbait alditan berreraikia eta edertua izan zen, K.a. 117an, Luzio Zezilio Metelo Diademato kontsulak, podioa, K.a. 73an altxatuz, Gaio Verresek, Siziliako gobernariak, baita Augustoren garaian ere, K.a. 14an gertatutako sute baten ondoren, 6an amaituz.

Tenplua peripteroa zen (zutabedun arkupeak cellaren kanpoaldeko perimetroan), oktastiloa (zortzi zutabe aurrealdean), eta korintiar ordenako hamaika zutabe albo nagusietan. Podioa, 50 metro luze eta 30 zabal da, eta 7 metroko altuera zuen, harri-hormaz eraikia, eta, jatorrian, tobaz estalia, ondoren, kendua eta beste eraikin batzuetan berrerabilia izan zena. Zutabeetako hiru, egundaino mantendu dira. Aurrean harmailadiren bat ote zuen eztabaidatzen da, hala agertzen da Septimio Severoren garaiko Forma Urbisean, baina ez da hondarrik aurkitu indusketetan. Hipotesi baten arabera, Tria rostra Foroan zegoen hizlari tribunetako bat kokatzeko kendu behar izan ziren.

Dioskuroei eskeinia zen arren, modu herrikoiagoan, Kastorren Tenplua bezala ezagutzen zen. Zenbait alditan, senatuaren biltzar gune izan zen.

Kanpo estekak

aldatu
41°53′29.88″N 12°29′8.74″E / 41.8916333°N 12.4857611°E / 41.8916333; 12.4857611