Forma Urbis

Ponpeioren Antzokiaren kabea isladatzen den Forma Urbisaren zatia

Forma Urbisa, Forma Urbis Severiana edo Forma Urbis Marmorea ere deitua, Septimio Severoren erregealdian, 203 eta 211 artean eginiko Antzinako Erromaren haitzurdinezko mapa bat da.

DeskribapenaAldatu

Jatorrian, bere tamaina, 60x13,50 metrokoa zen, Bakearen Tenpluaren harresi batean jarriak izan ziren haitzurdinezko 150 plakatan zizelkatua izan zelarik. Planoaren eskala, gutxi gora-behera, 1:240koa da, iparraldea beherantz duelarik, xehetasun maila handiarekin, III. mendeko Erromako tenplu, terma, insulae eta beste eraikin batzuen solairuak erakutsiz. Eraikinetako askok, euren izena grabatua ere badaramate, mapa, dokumentu bikain bat bihurtuz.

Planoa, baina, Erdi Aroan zehar suntsitzen joan zen, haitzurdinezko plakak, eraikuntza material bezala edo karea egiteko berrerabiliak izan zirelarik, eta, ondorioz, gaur egun, maparen zati txikiak baino ez dira mantentzen, behinola izan zenaren % 10 inguru, 1562tik, toki hartatik berreskuratuak izan diren 1000 puska baino gehiagotan hautsia. Urte horretan, Giovanni Antonio Dosio izeneko eskultore batek, Forma Urbisaren txatalen batzuk aurkitu zituen, San Cosme eta San Damianen Elizatik gertu.

Aurkitutako Forma Urbisaren txatalak, Kapitolioko Museoetako Kontserbadoreen Jauregian daude. Zoritxarrez, kontserbatutako 1000 txatal baino gehiago horietatik, dagokien tokian, 160 baino gutxiago jarri ahal izan dira. 1999tik, Stanford Unibertsitateak, kontserbatutako txatal guztiekin datu base bat sortu du, ataletako batzuk, teknika informatiko ezberdinen bitartez euren jatorrizko tokian jartzeko asmoz. Laguntza bezala, zenbaitatu gehigarri dituzte, ertzen forma, haitzurdinaren kolorea, harrien berezitasunak eta plaka horiek itsatsita zeuden hormetako zuloak.

Kanpo estekakAldatu