Kriskitin-sugeak (Crotalus durissus) oso pozoitsuak diren Amerikako Crotalinae subfamilia osatzen dute. Bi generokoak dira, Crotalus eta Sistrurus. Suge hauek bereizgarria den ezaugarri bat dute, begi bakoitzaren aurrean beroari sentsitiboa den sakonune bat du, sakonune horrek odol beroko animaliak bai egunez, bai gauez, aurkitzeko ahalmena ematen diote.

Kriskitin-suge
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaSquamata
FamiliaViperidae
GeneroaCrotalus
Espeziea Crotalus durissus
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Eguneko zikloacathemeral (en) Itzuli

Badaude hogeita hamar espezie inguru eta beste subespezie asko. Izen hori jarri zaie, zeren eta mehatxatua sentitzen direnean, isatsean duten kriskitin edo kaskabiloa mugitzen baitute. Soinu horrekin ondoko animaliak hor arrisku bat dagoela ohartarazten dira.

Elikatzeko karraskari eta beste animalia txiki ehizatzen dituzte. Harrapatzeko bere letagin pozoitsuak erabiltzen dituzte hozka egiten dutenean. Pozoiak oso azkar zorabiatu eta/edo akabatu egiten du ehizakia.Batzuetan, eta animalia handiagoak direnean, agudo hitzen ez direnez, bere atzetik ibiliko dira heldu arte.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.