Karraspina elata (Morchella elata) Morchellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Lehortzea komeni da eta prestatu aurretik berriz hidratatzea, sindrome Hemolitikoa eta zerebelosoa saihestu ahal izateko. Luzaroan egosi behar da 70 gradutik gora.

Karraspina elata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaMorchellaceae
GeneroaMorchella
Espeziea Morchella elata
Fr., 1822
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

15 cm arteko altuerakoa.

Kapela: Konikoa, ertza oinari itsatsita, mutur akutua, saihets bertikalekin osatua, paraleloak eta anastomosatuak zeharkako trenkada txikien bitartez, gelaxka irregularren antzeko bat, erle abaraska gisa eratua; marroi argi kolorekoa, pixkanaka ilunduz doana ertzetik hasita eta batez ere, saihetsen goialdean.

Hanka: Barnehutsa, oso irregularra, zilindrikoa, kapelaren antzeko luzeraz gainazal furfurazeoa eta kizkurra; zuritik krema-zurira doan kolorekoa.

Haragia: Zurixka eta elastiko samarra; usain eta zapore gutxikoak eta hautemanezinak.[2]

Etimologia: Morchella terminoa "morchel" hitzetik dator, onddoetarako alemaniar hitz zahar batetik. Elata epitetoa latinetik dator, liraina esan nahi duen "elatus" hitzetik. Bere formagatik.

Jangarritasuna aldatu

Jateko bikaina, egosi edo lehortu ondoren, izan ere, Morchella guztiei egin behar zaie hori, gordinik ez kontsumitu inolaz ere.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Morchella conica eta Morchella hortensis delakoekin, hau landatutako lurretan hazten da, hala nola, baratzetan, lorategietan eta berotegietan.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberriko espeziea da, gai organikoetan aberatsak diren lekuetan taldeka hazten da.[5]

Banaketa eremua aldatu

Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Peru, Txile, Europa, Errusia, Afganistan, Zipre, Japonia, Australia eta Zeelanda Berria.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 542 or. ISBN 978-84-617-0196-4. Es..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 619 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 34 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas.. Diputacion foral de vizcaya, 472 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak aldatu