Karraspina arrunt
Karraspina arrunta, seta-erlauski edo tripa-ziza (Morchella esculenta edo Morchella vulgaris) karraspinen familiako onddo bat da. Munduan gehien ezagutzen den perretxikoetako bat da; Euskal Herrian, berriz, beste perretxiko batzuk ospe gehiago dute.[1]
Karraspina arrunta | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Pezizomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Pezizales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Morchellaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Morchella | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Morchella esculenta | |||||||||||||||||||||||||||
Datu orokorrak | ||||||||||||||||||||||||||||
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | common morel (en) ![]() | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena aldatu
Espezie honen perretxikoak belaki gris trinko baten itxura du hasieran, eta hazi ondoren, irtenune eta sakonune askoko gainazal irregularra duen belaki horixka baten eitea hartzen du. Txapel horren tamaina 2-7 zentimetrokoa da zabaleran eta 210 zentimetro luzeran.
Hanka luze zuria izan ohi du. Bere luzera 2-9 zentimetro ingurukoa da.
Ekologia aldatu
Udaberrian hazten da, askotan ibaiertzetan, lizarren edo zumaren alboan.[2] Beste mota batzuetako basoetan, lorategietan eta, zenbaitetan, erre berri diren tokietan ere agertzen da.
Erabilerak aldatu
Perretxiko hau jangarria da, ongi egosten bada. Gordinik, toxikoa da.
Banaketa eremua aldatu
Ipar Amerika, Costa Rica, Ekuador, Peru, Txile, Europa, Errusia, Erdialdeko Asia, Himalaiako eremua, Japonia, Taiwan, Hego Korea, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika.
Galeria aldatu
Erreferentziak aldatu
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Morchella esculenta. Fungipedia (Noiz kontsultatua: 2018-04-05).