Carlos Anasagasti Zulueta

Karlos Anasagasti» orritik birbideratua)

Carlos Anasagasti Zulueta (Demiku, Bermeo, 1910eko azaroaren 4a - Trinidad (Bolivia) 1998ko uztailaren 25a) misiolari bizkaitarra Bolivian gotzaina izan zen 1953tik 1986ra arte. Ordena Frantziskotarrean sartu zen 1917an. Alemanian ikasketetan ibili ondoren, bere eliz ikasketak amaitu zituen Arantzazun eta 1934an ordenatu zen. Gudari-kapilaua izan zen 36ko gerran Bizkaian. 1939an Paraguaira joan zen misiolari. Bertan lan mota asko egin zituen: predikari, katekista, bizitza sozialeko antolatzaile, baita eraikin- eta zubi-eraikitzaile ere. Paraguaiko Villarricako bikario orokorra izan zen gero.[1]

Carlos Anasagasti Zulueta

apezpiku tituludun

1953ko ekainaren 29a -
Elizbarrutia: Caltadria (en) Itzuli
bikario apostoliko

1953ko ekainaren 29a -
Elizbarrutia: Apostolic Vicariate of El Beni (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaBermeo1910eko azaroaren 4a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaTrinidad1998ko uztailaren 25a (87 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaAnaia Txikien Ordena

1953an gotzain izendatzen dute Bolivian, Beni departamentuan, oso lurralde atzeratu eta txiroan, eta bertan gotzain moduan aritu zen 1986ra bitarte, 75 urterekin erretiratu zen arte.[2][3] Gotzain gisa ez, baina erretiratu zenetik hil arte Beni departumentuko Guacaraje herrian jarraitu zuen lanean.

Guaraniera ikasi zuen bertakoekin hobeto integratzeko. Gizarte-sustapenerako politika bat eraman zuen mendiko jendearen artean. Hegazkin txiki bat pilotatzen zuen bere eragile-lan horretan urrutiko komunitateetara ere heldu ahal izateko.

Fradu Baserrikoa zen Anasagasti.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Gorriti, Iban. (2022-07-18). «Carlos Anasagasti, de capellán de gudaris a obispo boliviano» Deia (Noiz kontsultatua: 2022-07-18).
  2. Carlos Anasagasti Zulueta Auñamendi Eusko Entziklopedia
  3. (Ingelesez) Bishop Carlos Anasagasti Zulueta

Kanpo estekak aldatu