Kanuto (abestia)

umeentzako euskal kanta herrikoia

Kanuto euskal abesti herrikoi edo ume kanta bat da. Oskorri euskal folk musika taldearen bertsioan egin da ezaguna. 1993ko Katuen testamentua diskoaren barnean argitaratu zuten. Hitzak oso fonetikoak dira, erritmoa oso bizia markatzen dute soinu onomatopeikoekin;

Kanuto (abestia)
Oskorriren musika-lana
Egilea(k)Oskorri
Argitaratze-data1993
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-kanta
Hizkuntzaeuskara
DiskoetxeaElkar

Kutsu errebelde ematen dute hitzek, amarengandik bereizi hasi nahi duen ume txikiarena. Kalean min hartu duen umeari amak ohera joateko esan dio, eta gero umeak ezetz erantzuten dio, berak ez duela ohera joan nahi.

2021an Indian Suchetha Satish Keralako neskak munduko errekor bat lortu zituen 16 urterekin: 120 abesti abestu zituen, bakoitza hizkuntza desberdin batean. Horietako bat euskarazko Kanuto abestia izan zen. Suchetharen ama-hizkuntza malayalama da.[1]

Hitzak aldatu

Kanuto

(usadioko letra)

Egun baten Kanuto
kalera joan zan,
karruak zapalduta
etxera joan zan.

Amak esan ei eutsan
lotara joateko,
atzera kontestau eutsan
ez dot nahi amatxo.

Kanuto Zizilindro,
zilindro, Zilindro,
Kanuto Zizilindro...
pux! pux! pux!

Kanuto

(euskara batuan)

Egun baten Kanuto
kalera joan zen,
gurdiak zapalduta (karrua =? izotza)
etxera joan zen.

Amak esan ei (omen) zion
lotara joateko,
erantzun zion
ez dut nahi amatxo.

Kanuto Zizilindro,
zilindro, Zilindro,
Kanuto Zizilindro...
pux! pux! pux!

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

  • Badok.eus Katuen testamendue diskoaren fitxa.
  • Badok.eus Katuen testamendue diskoaren hitzak, Oskorri taldearen hainbat kantu.
  1. Markina Auzmendi, Ane. (2021-08-28). ««Oskorri taldearen abestia oso polita da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-08-29).