Lastozko zubixe

umeentzako euskal abesti herrikoia

Lastozko zubixe abesti herrikoi bat da. Oskorri taldeak haren Katuen testamentua diskoan grabatuta argitaratu zuen eta zuzenean jotzen zuen.

Lastozko zubixe
Oskorriren musika-lana
Egilea(k)Oskorri
Argitaratze-data1993
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara

Hitzak aldatu

Jontxuk egin ei eban >>> (mendebaldeko hizkeran, ei eban hori euskara batuan "omen zuen" bezala ematen da)
lastozko zubixe,
handixe pasateko
Loretxu txikixe.
Hasi zan pasaten da >>> (mendebaldeko hizkeran, da hori euskara batuan "eta" bezala ematen da)
jausi zan zubixe,
Jontxuk hartu ei eban
sentimentu handixe.
Hasi zan pasaten da
jausi zan zubixe,
Jontxuk hartu ei eban
sentimentu handixe.


Lorek egin ei eban
lastozko zubixe,
handixe pasateko
Adolfo txikixe.
Hasi zan pasaten da...


Hona hemen abestiaren hitzak (ezkerrean) eta hitzak beste modu batera euskara batura apur bat egokituta-edo (eskuinean):

LASTOZKO ZUBIXE
Jontxuk egin ei eban
lastozko zubixe,
handixe pasateko
Loretxu txikixe.
Hasi zan pasaten da
jausi zan zubixe,
Jontxuk hartu ei eban
sentimentu handixe.
LASTOZKO ZUBIA
Jontxuk egin ei (omen) zuen
lastozko zubia,
handixe pasatzeko
Loretxu txikia.
Hasi zen pasatzen eta
jausi zen zubia,
Jontxuk hartu ei zuen
sentimendu (disgustu) handia.

Bertsio zaharra aldatu

Bertsio zahar bat ere dago "Markosek egin eban" edo "Markoxen txarrixe" izena duena[1]:

1. Markosek egin eban
lastozko zubixe
bertatik pasatzeko
bera ta txarrixe.
Hasi ziran pasatzen,
jausi zan zubixe
Markosek hartu eban
kristoren ostixe.
2. Errekatik urten zan
goraino bustirik,
gainera sikatzeko
ez zan eguzkirik.
Egindakoarekin
guztiz damuturik,
berriz ez dau egingo
lastozko zubirik.
3. Horrelaxe hilko jako
makina bat pizti,
baina aurrera doa
euri zein eguzki.
Berari berdin jako
busti zein ez busti,
errekan zehar doa
txarri eta guzti.
4. Erreka bazterrean
guardarekin kezka,
lizentzi barik egin
ete dauan peska.
Eskuak gora jasoz
Markosen protesta:
""Hau nere txarrixe da
arrankarixe ez da"".
5. Erreka pasa eban
berak ozta-ozta,
gero guarda dala ta
txarri horrek ospa.
Markos bere atzetik
mekaguen dioska:
""Erreka pasatzea
ez jat gitxi kosta"".
6. Markosen txarrixe zan
artoz hazikoa,
San Martinetarako
berebizikoa.
Berari alde eginda
hor ihesi doa:
agur solomo eta
urdaiazpikoa.
7. Txarrixe maite eban
eta ez besterik,
munduan ez zegoen
holako piztirik.
Pentsatzen dago hilda
ala dan bizirik,
txarrixe topau ezin
holako ostirik.
8. Bere txarrixen bila
behera eta gora,
ihesi egin deutso
ta ez daki nora.
Eta pentsamentu hau
datorko gogora:
""Gatzelaskaren baten
gordeta egongo da""."

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

  • Badok.eus Katuen testamendue diskoaren fitxa.
  • Badok.eus Katuen testamendue diskoaren hitzak, Oskorri taldearen hainbat kantu.