Katuen testamentua

Katuen testamentua Oskorri musika taldearen bizkaierazko haur-kanta herrikoi baten bertsioa da. Izen berea zuen 1993ko Katuen testamentua diskoaren barnean argitaratu zuten. Txantxetako hitzak dira, umore beltzezko gaia du abestiak: katu bat hil ondorengo testamentuan haur bati eta haren senideei ondorengotzan uzten dizkien ondasunak banan-banan aipatzen ditu. Amamarentzat hankak eta burua, aititarentzat abarkak egiteko larrua, eta Mantxolirentzat tripa-barrua.

Katuen testamentua
Errenteriako katua balkoian 2020-08-15.jpg
Oskorriren musika-lana
EgileaOskorri
Argitaratze-data1993
Ezaugarriak
Genero artistikoafolk musika
Hizkuntzaeuskara

HitzakAldatu

Hona hemen abestiaren hitzak (ezkerrean) eta euskara batuko azalpena (eskuinean):

KATUEN TESTAMENTUA
Hil da, hil da
gure katue
Ein dau, ein dau
testamentue
Hil da, hil da
gure katue
Ein dau, ein dau
testamentue:
Amumantzako, amumantzako
hankak eta burue
Aititenzako, aititentzako
albarkak eitteko narrue
Mantxolintzako, Mantxolintzako
tripa barrue
horixe dala, horixe dala
katuen testamentue.

KATUAREN TESTAMENTUA

Hil da, hil da
gure katua,
egin du, egin du
testamentua.
Hil da, hil da
gure katua,
egin du, egin du
testamentua:
amonarentzat, amonarentzat
hankak eta burua,
aitonarentzat, aitonarentzat
abarkak egiteko larrua.
Mantxolirentzat, Mantxolirentzat
tripa-barrua,
horixe dela, horixe dela
katuaren testamentua.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

  • Badok.eus Katuen testamendue diskoaren fitxa.
  • Badok.eus Katuen testamendue diskoaren hitzak, oskorritaldearen hainbat kantu.

Kanpo estekakAldatu