Ireki menu nagusia

Kantabriera antzinako kantabrien hizkuntza galdua da. Adituek zalantzan dute aurreindoeuropar ala indoeuroparra zenetz. Teoria hedatuenen arabera, k. a. VIII. mende inguruan sortu zuten, jatorrizko aurreindoeuropar herrien eta indoeuropar zelten gurutzaketaren ondorioz.[1] Hala ere, badaude Salvador Conejo bezalako adituak, kantabriera, aitzineuskara eta karpetaniera Iberiar penintsulako zeltiberierarekin lotzen dituztenak.[2]

Kantabriera
Datu orokorrak
Hiztunak Hizkuntza hila
Eskualdea iparraldeko Hispania
Hizkuntza familia
giza hizkuntza
Hizkuntza euroasiarrak
Indoeuropar hizkuntzak
Zelta hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza kodeak

Edonola ere, zalantzazkoa da inguruko hizkuntzekin lotzea eta zeltarren aurreko aitzinkantabriera bazena onartzen dute aditu gehienek.[3]

Teoria nagusiakAldatu

  • Antonio Tovar aurreindoeuropar substratuaren defendatzaile nagusienetariko bat da (1955), euskarak eta kantabrierak jatorri bera zutela defendatu zuena.[4] Horretarako Kantabriako onomastikan eta toponimian aitzineuskararekin loturiko adibideak proposatu zituen. Hala eta guztiz ere, zelten eragina onartzen du kantabrieran, baita hizkuntza indoeuropar familian sartzeko ere.
  • Julio Caro Barojak topaturiko epigrafiari esker indoeuroparra zela esan zuen, gensetan antolatzea zeltar jatorriaren ikurra zela argudiatuz; hala ere, teoriak aurreindoeuropar ezaugarriak lekuz kanpo uzten ditu.[5]

ErreferentziakAldatu

  1.   Cantabria Joven - Historia El pueblo cántabro .
  2.   Salvador Conejo, Diego (2011) Tierra de carpetanos Visión Libros 315. orrialdea ISBN 9788490111321 .
  3.   Moreno Fernández, Francisco (2005) Historia social de las lenguas de España Ariel 40-41. orrialdea ISBN 9788434482630 .
  4.   Ariza Viguera, Manuel (1989) Manual de fonología histórica del español Síntesis ISBN 978-84-77380535 .
  5.   Peralta Labrador, Eduardo (2003) Los cántabros antes de Roma Espainiako historia errege-akademia 33. orrialdea ISBN 978-84-89512597 .
  6.   Peralta Labrador, Eduardo (2003) Los cántabros antes de Roma Espainiako historia errege-akademia 283. orrialdea ISBN 978-84-89512597 .