Kanpaitxo lingirdatsu horixka
Kanpaitxo lingirdatsu horixka (Mycena epipterygia) Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du kontsumorako balio, haragi oso urria du.
Kanpaitxo lingirdatsu horixka | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Mycenaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Mycena | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Mycena epipterygia Gray, 1821 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena aldatu
Kapela: 1 eta 1,5 cm arteko diametrokoa, kanpai itxurakoa, ertza oso ildaskatua du eta koskadun mintz batekin luzatua. Azala hasieran horixka da eta ondoren ertzean zurixka, arre koloreko tindu batekin erdian. Kapela osorik altxa daitekeen gelatinazko geruza garden batez estalita dago.
Orriak: Zurixkak, estu, oso goranzkoak, oso itsatsiak edo untzinatuak. Ertzak harizpi gelatinoso bat du, erraz bana daitekeena.
Hanka: Kolore hori bizikoa goialdean, baina oinarrirantz zurbildu egiten da. Gainazala likatsua du, pruina fin batekin eta distiratsua.
Haragia: Oso mehea, usain gutxikoa, eta zapore leunekoa, irin zaharra gogorarazten duena.[2]
Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, perretxikoa, onddoa, "vitis" hitzetik, xirmendu esan nahi du. Oin luze mehe eta malguari egiten dio erreferentzia. Epipterygia epitetoa grekotik dator, gainean esan nahi duen "epi" hitzetik eta hegala, babestua, esan nahi duen "Pterix" hitzetik. Oina geruza likatsu batez estalita eta babestuta dagoelako.
Jangarritasuna aldatu
Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]
Nahasketa arriskua aldatu
Antzekoak dira Mycena epipterygioides eta Micena viscosa. Mycena strobilicola udaberriko espeziea da, izei-estrobiloen gainean ateratzen dena, errefau usaina du eta grisaxka-arrea da.[4]
Sasoia eta lekua aldatu
Oso arrunta da hostoerorkorren eta koniferen basoetako goroldiotan, mota guztietako lurretan, baina batez ere silizeo lurretako pinudietan.[5]
Banaketa eremua aldatu
Mundu osoan Ipar Afrika, Ekialde Hurbila, Hego-ekialdeko Asia, Hegoaldeko Asia eta eremu tropikalak izan ezik.
Erreferentzia aldatu
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 262 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 283 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Txantiloi:182 Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 283 or. ISBN 84-505-1806-7..