Kanpaitxo esnegorri handi

Kanpaitxo esnegorri handia (Mycena haematopus) Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi gutxi eta mikatza. Ez du balio sukalderako.

Kanpaitxo esnegorri handia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMycenaceae
GeneroaMycena
Espeziea Mycena haematopus
P.Kumm., 1871
Mikologia
 
orriak himenioan
 
kono-formako txapela
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoa: Mycena haematopoda.

Deskribapena aldatu

Kapela: 2 eta 4 cm arteko diametrokoa, hasieran oboidea edo eliptikoa, ertza soberakin askorekin, ondoren kanpai itxurakoa edo konikoa, ertza askotan koskaduna, ildaskatua eta gris-arre-arrosa kolorekoa.

Orriak: Zurixkak, arrosaz edo grisez tindatuak, zabal samar, sabel apur batekin eta Itsatsiak.

Hanka: Barnehutsa, 4 eta 7 cm arteko garaierakoa, kapelaren kolorekoa goiko herenean, eta gorri-ardo ilun kolorekoa eta belusatua gainerako bi herenetan.

Haragia: Mehea, apurtzean zuku arre ilun edo arre-odol koloreko bat jariatzen du; hortik datorkio haematopoda izena.[2]

Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, perretxikoa, onddoa, "vitis" hitzetik, xirmendu, esan nahi du. Oin oso luze, mehe eta malguari egiten dio erreferentzia. Haematopoda epitetoa arre-odol koloretik datorkio

Jangarritasuna aldatu

Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Mycena sanguinolenta delakoaren antza du, baina hau txikiagoa da eta isolatuta hazten da, goroldioaren eta hostoen artean.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Nahikoa ohikoa, baina ez ugaria, udazkenean hazten da, motzondo edo enbor ustel eta lurreratuetan multzoka.[5]

Banaketa eremua aldatu

Mundu osoa Ipar Afrika eta eremu tropikalak izan ezik.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 227 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 266 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 180 or. ISBN 84-282-0865-4..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 272 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak aldatu