Kanarietako gaztelania

Kanarietako gaztelania edo kanariar dialektoa (gaztelaniaz: dialecto canario) Kanariar uharteetako berezko eta ohiko gaztelaniaren aldaera da, uhartedi atlantiko horretan bizi diren bi milioi hiztunek erabiltzen dutena. "Aldaera atlantikoa" deitu izan denaren barruan kokatzen den aldaera dialektal bat da, gaztelaniadun Amerikaren antzekoa, eta baita hegoaldeko Iberiar penintsularen antzekoa ere, bereziki Andaluzia mendebaldekoa.[1]

Kanarietako gaztelania
Datu orokorrak
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza italikoak
hizkuntza erromantzeak
mendebaldeko hizkuntza erromantzeak
hizkuntza galo-iberiarrak
hizkuntza ibero-erromantzeak
Iberia Mendebaldeko hizkuntzak
Castilic (en) Itzuli
gaztelania
Gaztelania Espainiatik
Southern Castilian (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
Glottologcana1258
Linguist Listspa-can
IETFes-u-sd-escn

Kanarietako kokapen geografikoak, artxipelagoa kulturen arteko zubi eta igarobide historiko bihurtu duenak, jatorri ingeles, frantses edo arabierazko hitzen presentzia eragin du, baita jatorri amerikarrekoa ere. Konkistatu aurretik uharteetan bizi izan ziren kanariar aborigenek ere uharteko hiztegian utzi zuten arrastoa.[2]

Kanarieraren antzekoena, bi eskualdeen arteko lotura historikoa dela eta, Karibeko dialektoa da, Antilla Handietan eta inguruko kostaldean hitz egiten dutena.

Erreferentziak

aldatu
  1. Medina López, Javier. El español de canarias en su dimensión atlántica: aspectos históricos y lingüísticos. Librería Tirant lo Blanch ISBN 84-8002-950-1..
  2. «El español hablado en Canarias».

Kanpo estekak

aldatu