Karibeko gaztelania
Karibeko gaztelania (gaztelaniaz: español caribeño) Antilla handietan eta Karibeko arroan nagusi diren gaztelaniaren aldaera diatopikoen multzoa da.[1] Kubako, Dominikar Errepublikako, Puerto Ricoko eta Kolonbiako lurralde kontinentaletan (Kolonbiako Karibeko eskualdea), Venezuelan eta Panaman hitz egiten da, baita Estatu Batuetako Florida estatuko lurraldeetan ere.
Karibeko gaztelania | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak hizkuntza galo-iberiarrak hizkuntza ibero-erromantzeak Iberia Mendebaldeko hizkuntzak Castilic (en) gaztelania Spanish language in the Americas (en) Latin American Spanish (en) | |
Hizkuntza kodeak | |
IETF | es-029 |
Kanariar eta andaluziar dialektoen eraginagatik (portuen arteko kontaktu historikoagatik)[2], afrikar eragin handiagatik eta taineraren hitzengatik nabarmena da. Miamin eta New Yorken (Ameriketako Estatu Batuak) gehien entzuten den aldaera ere bada, baita salsa, merengue, bachata eta reggaeton kantariek erabiltzen dutena ere.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Domínguez Hernández,, Marlen A.. Los problemas del español del Caribe (Hispánico) (Insular) y la identidad. Facultad de Artes y Letras, Universidad de La Habana.
- ↑ Echenique Elizondo, Ma. Teresa; et al.. Las Lenguas de un Reino - Historia Lingüística Hispánica. , 331 or..