Hizkuntza ibero-erromantzeak
Hizkuntza ibero-erromantzeak hizkuntza erromantzeen azpitaldea dira, erromatarrek 415. urte inguruan okupaturiko lurraldeetan (Iberiar penintsula, Galiaren hegoaldea, Magreb-en iparraldea eta geroko konkistak) garatuak.
Ibero-erromantzea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Iberiar penintsula |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak hizkuntza galo-iberiarrak | |
Hizkuntza kodeak | |
Glottolog | sout3183 |
ASCL | 23 |
Linguist List | ibro |
Ibero-erromantzeen taldearen barnean hizkuntza galaikoportugesa (eta haien egungo ondorengoak, galiziera eta portugesa), astur-leonesa, gaztelania eta aragoiera daude.
Sailkapen orokorra
aldatuHizkuntza ibero-erromantzeak hizkuntza erromantzeen talde konbentzionala dira, nahiz eta autore askok terminoa zentzu geografikoan erabiltzen duten, eta ez nahitaez filogenetikoan. Filogenetikoki, desadostasunak daude ibero-erromantzearen taldearen barruan zer hizkuntza hartu behar diren kontuan; izan ere, adibidez, autore batzuek uste dute ibero-ekialdekoek, hizkuntza okzitano-erromantzeak ere deitzen zaienek, lotura estuagoa izan dezaketela hizkuntza galo-erromantzeekin mendebaldeko hizkuntza iberikoekin baino (ibero-erromantze nuklearra). Eta aragoierak Iberiar penintsulako hizkuntza erromantzeetan duen posizioak ere desadostasunak sortzen ditu.
Ohiko multzo geografiko bat honako hau da:
- Mendebaldeko hizkuntza ibero-erromantzeak (ibero-erromantze nuklearra)
- Ekialdeko ibero-erromantzeak (okzitano-erromantzea eta, agian, aragoiera)
- Mozarabiera