Kama (arma)

Kama (iskilu japoniarra)» orritik birbideratua)
Artikulu hau Kama iskilu japopiarrari buruzkoa da; Kama Errusiako ibaiari buruzkoa beste hau da: «Kama».

Kama (japonieraz: edo かま?) Japoniako nekazaritza tresna tradizionala da, igitaiaren antzekoa. Uzta biltzeko, eta arma gisa ere, erabiltzen da. Sarritan sartzen da arte martzialen armak erabiltzen entrenatzeko segmentuetan.

Kama

Batzuetan, kai edo “kai bikoitza” deitzen zaio, Kata erakustaldietarako nahita kamustutako ahoz egindako kamei kata kai esaten zaie.

Historia

aldatu

Arma inprobisatu gisa erabiltzen hasi baino lehen, kama oso erabilia izan zen Asia osoan laboreak mozteko, gehienbat arroza. Hego-ekialdeko Asian era askotako kumak aurki daitezke[1] eta guztiz ohikoak dira Malaysia, Indonesia eta Filipinetako arte martzialetan. Eremu horietako batetik edo bietatik, kama Okinawara eraman eta Okinawako arte martzialetan sartu zen, lehenengo tean (eskua) eta geroago karatean (esku hutsa). Hortik kyoketsu-shogea eta kusarigama ere, sortu ziren.

Ellis Amdur-k bere Old School: Essays on Japanese Martial Traditions liburuan kritikatzen du kama baserritarren igitaietatik sortua izatearen teoria. Hala ere, kamayari (igitai-lantza) bezalako igitai-itxurako armak baziren Kamakura Aroko garaietatik aurrera.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. Donn F. Draeger eta Rober W. Smith. (1969). Comprehensive Asian Fighting Arts. ISBN 978-0-87011-436-6..
  2. Ellis Amdur. (2014ko abenduaren 31). Old School: Essays on Japanese Martial Traditions. Freelance Academy Press, 118- 120 or. ISBN 978-1-937439-47-7..

Kanpo estekak

aldatu