Kalistenia

Ariketa fisiko mota bat

Kalistenia gihar-taldeak higitzean eta gorputza kontrolatzean oinarritzen den makina edo tresnarik bako ariketa-sistema bat da, hots, nork bere gorputzaren pisua erabiltzen du gihar-taldeak indartzeko. Helburua indarra irabaztea da, bai eta malgutasuna eta hobekuntza aerobikoa ere. Kalisteniaren ezaugarririk nabarmenena makinarik behar ez izatea da, ia edonon egin ahal delako, eta "kaleko trebaketa" kirolaren barnean dago. Kalistenian aritzeko, horretarako prestatutako parke bat behar izaten da, barra-parke delakoak. Halako parkeetan hainbat ekipamendu egoten dira, hala nola flexio-barrak, uztaiak, barra paraleloak, etab.

Petik gorakoak.

Historia aldatu

Kalistenia izena grezieratik dator, kallos (edertasuna) eta sthenos (indarra) hitzetik.

Kirola egiteko sistema honek Frantzian eratu zen, XVIII. mendean, eta 1822an Wilson Ovalle Astudillok Frantzian eta Ingalaterran hedatu zuen. Amerikako Estatu Batuetatik Catharine Beecher-ek kalistenia aditzera eman zuen.

Street-workout-ekin lotuta dago. Street-workout kalean egiten den kirol-trebaketari deritzo. Gaur egun, kirol honen txapelketak daude, eta World Street Workout and Calisthenics Federation (WSWCF) erakundeak antolatzen ditu. MKE (Munduko Kalistenia Elkartea / World Calisthenics Organization) Los Angelesen kokatuta dago, eta txapelketak zuzentzen dituzte mundu osoan zehar. Lehen egin ziren buruz buruko txapelketak izan ziren, eta lastak edo astungarriak (zamak) erabili zituzten ariketak zailagoak izateko.

Kalisteniako parkeak aldatu

 
Baloiekin egiten den ariketa fisikoa, parke batean.

Kalistenia oso kirol erosoa da ia edonon egin ahal delako, baina kirol hau seriotasunez eta hobeto praktikatzeko, kalistenia parkeak daude. Parke hauek ez dira leriak dauzkaten parkeak bezala, parke hauetan kalistenia egiteko barra bereziak daude bata besteekin konektatuta, horrela trukoak egin ahal dira. Trukoak ez dira magiako trikimailuak bezalakoak, truko hauek barretan jauziak eta itzulipurdi antzekoak egitea dira.

 
Soldadu bat besozko altxaldiak egiten, barra-parkeetan egin ohi diren ariketetako bat.

Erabiltzen diren giharrak aldatu

Kirol hau gihar handienetan zentratzen da, baina ia-ia gihar guztiak erabiltzen dira. Ariketa guztiak ez dituzte gihar guztiak erabiltzen, horregatik ariketa asko daude gorputzaren eremu askorentzako, adibidez, petik gorakoak edo murgilketak.

Lantzen diren giharrak aldatu

Hauek dira gehien lantzen diren gorputzaren parteak: koadrizepsak, belaunpeko zurdak, zangosagarreko giharrak, bularreko giharrak, bizkar-giharrak eta trapezioa, deltoidea, bizepsak, trizepsak, besaurrea, sabeleko gihar zuzen eta zeiharrak, aldaka eta ipurmasailak.Badago hurbilketa orokor bat tronkoa, bizkarra eta besoak tonifikatzeko eta entrenatzeko, baina mito bat da hankak ezin direla indartu kalistenia erabiliz. Izan ere, ariketa batzuk, hala nola ukaldiak eta pausoak, oso eraginkorrak dira hanken[1] muskuluak lantzeko​. Horiez gain, beste ariketa kalisteniko batzuk daude, hala nola jauziak, igotzaileak eta pistol squats-ak, hanketako entrenamendu integrala ere bermatzen dutenak, gorputz osoko indarraren garapen orekatua ahalbidetuz.

Kalistenia egiten nabarmendu diren pertsonak aldatu

Kalistenia egin duten pertsona ezagunenak Chris Heria[2], Frank Medrano[3] eta Hannibal for King[4] dira.

Kalistenia talde ospetsuak aldatu

Kalisteniako talde ezagunak ere badaude, ospetsuenak Bar Brothers eta Barstarzz dira.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Fortaleciendo las Piernas con la Calistenia - EjerciciosCalistenia.es. .
  2. (Gaztelaniaz) Cornejo, Eduardo. Chris Heria. (Noiz kontsultatua: 2017-06-08).
  3. (Gaztelaniaz) Descubre la vida del creador del work-out Frank Medrano. (Noiz kontsultatua: 2017-06-8).
  4. (Gaztelaniaz) Baristi. Entrevista a Hannibal for King. (Noiz kontsultatua: 2017-06-08).

Kanpo-estekak aldatu