Julie Manet

Julie Manet (Paris, 1878ko azaroaren 14a - 1966ko uztailaren 14a) margolaria eta arte bildumagile frantsesa, Berthe Morisot eta Eugène Maneten alaba zen. Édouard Manet bere osaba zen, aitaren anaia. Julie oso ezaguna izan zen margolari ospetsuen modelo moduan aritzeagatik, tartean bere amarentzat eta inpresionismoko margolari askorentzat.

Julie Manet
Julie Manet 1894.jpg
Bizitza
Izen osoa Eugénie Julie Manet
Jaiotza Paris1878ko azaroaren 14a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1966ko uztailaren 14a (87 urte)
Hobiratze lekua Passy hilerria
Familia
Aita Eugène Manet
Ama Berthe Morisot
Ezkontidea(k) Ernest Rouart Itzuli  (1900eko maiatzaren 31 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak margolaria, arte bildumagilea, autobiografialaria, eguneroko-idazlea, art model Itzuli, modeloa eta idazlea

EgunerokoaAldatu

Julie Maneten egunerokoa ingelesez agertu zen, Growing up with the Impressionists izenburuarekin (frantsesez: Journal, 1893-1899: sa jeunesse parmi les peintres impressionnistes et les hommes de lettres) Orri horietan margolari frantses ospetsuen informazioak bildu zituen: Renoir, Degas, Monet, eta Sisley. Dreyfus aferaren inguruko eta 1896an Nikolas II.a Errusiako tsarrak Frantziara egin zuen bisitaren inguruko informazioak bildu zituen.

EzkontzaAldatu

1900eko maiatzaren 31, Julie Ernest Rouart-ekin ezkondu zen. Ernest Henri Rouarten semea eta margolaria zen. Ezkontza Passyn egin zen; zeremonia berean, Jeannie Gobillard, Julieren lehengusina, Paul Valéryrekin ezkondu zen baita ere. Julie hiru seme izan zituen: Julien Rouart (1901), Clément Rouart (1906) eta Denis Rouart (1908).

Julie Manet modelo bezalaAldatu

Inpresionismo margolari askoren modeloa izan zen. Hona hemen adibide batzuk:

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Julie Manet