Ireki menu nagusia

Jules Rimet (Theuley, Haute-Saône departamendua, Frantzia, 1873ko urriaren 14a - Berna, Suitza, 1956ko urriaren 15a) abokatua eta kirol-burua; FIFAko presidente garrantzitsuenetakoa.

Jules Rimet
Jules Rimet 1933.jpg
3. president of FIFA Itzuli

1921 - 1954
Daniel Burley Woolfall Itzuli - Rodolphe Seeldrayers Itzuli
Bizitza
Jaiotza Theuley1873ko urriaren  14a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Suresnes1956ko urriaren  16a (83 urte)
Hobiratze lekua Bagneuxko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
 
Jasotako sariak
Nominazioak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Lehen Mundu Gerra
Jules Rimet Signature.png

Zuzenbidea ikasi zuen Parisen, eta nahiz eta futbola atsegin, ez zen inoiz jokatu, eta kirolariei laguntzen zien.

Kirol-buru karreraren hasieran, 1897an, lagun batzuekin elkartu zen Red Star futbol-elkartea sortzeko (gaur egun oraindik jarraitzen duena). Rimet izan zen elkartearen lehendakaria. 1910ean Frantziako lehenengo liga sortu zuen, eta ondoren 1919an, futbol-federazio frantsesa (Fédération française de football). Rimet izan zen federazio horretako zuzendaria 1919tik 1942ra.

Gerora, FIFAko kide egin zen, eta 1921etik 1954ra FIFAko presidentea izan zen. Rimet izan da FIFAko lehendakaritzan denbora gehien egon den presidentea, 33 urte. 1954an, bere kargua amaitzean eta 81 urte zituela, FIFAko ohorezko presidente izendatu zuten.

Rimeten iniziatiba izan zen, Munduko Futbol Txapelketa burutzea (1930), eta irabazleari ematen zitzaion garaikurra "Jules Rimet saria" izendatu zen bere omenez.

1955ean Bakearen Nobel Sarirako proposatua izan zen, baina bere hautagaitzak ez zuen aurrera egin.

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jules Rimet