Juana Aranguren Rica

Euskal Herriko abokatu feminista

Juana Aranguren Rica (Bilbo, 1952) emakumeen eskubideen defentsan aditua den abokatua, Donostiako Udaleko alkatetzarako hautagaia izan zen, Plazandreok emakumeen plataformaren izenean .[1][2]

Juana Aranguren Rica

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1952 (71/72 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabokatua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaPlazandreok

Biografia aldatu

Juana Aranguren Rica Bilbon jaio zen 1952an. Donostian bizi da, 1978an Euskal Herriko Unibertsitatean Zuzenbideko karrera amaitu zuenetik.[3]2004an, familia-bitartekaritzako unibertsitate-espezialistari buruzko prestakuntza egin zuen EHUn.            

Ibilbide profesionala aldatu

1978tik, abokatutzan dihardu, familiaren eta indarkeria sexistaren gaietan emakumeen eskubideen defentsan espezialista gisa. 1991. urtean Emakunden lan egin zuen Emakunde/Emakumearen Euskal Erakundeko Aholkularitza Juridikoko buru. 2004az geroztik, familia-bitartekaria ere bada.

Jarduera aktibista (feminista eta politikaria) aldatu

Aktibismo feministan 1980ko hamarkadan hasi zen Donostiako Emakumeen Asanbladan eta Donostiako Talde Feminista Independentean.1995ean Plazandreok emakumeen plataformaren sortzaileetako bat izan zen.[3][4]1995, 1999 eta 2011n Donostiako Udaleko Alkatetzarako hautagai izan zen Plazandreok-eko zerrendaburu gisa..[5][6][7][8]

1997az geroztik, "Emakumeak eta Hiria" Foroaren sustatzaile eta dinamizatzailea da, eta Donostiako hirigintzaren plangintzan generoaren ikuspuntua sartu nahi du.

Themis emakume juristen elkarteko kidea da.[9] 2011tik, Donostiako Emakumeen Etxea elkarteko lehendakaria da.[10][11][12] Eta 2014az geroztik GUNEA Gipuzkoako Berdintasunerako Foru Kontseiluko kidea.[13]

Ibilbide akademikoa aldatu

2001ean, Zuzenbide eta Generoari buruzko ikastaro bateko irakasle izan zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan emakumeei eragiten dien legeriari buruz emandako Aukera Berdintasunerako Prestakuntza Programan. 2002tik Euskal Herriko Unibertsitateko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Masterreko irakaslea da.[14]

Lanak aldatu

  • "Emakunderen esku-hartzea sexuagatiko lan-bereizkeria dela-eta jarraitutako prozesuetan" Sexuagatiko Laneko Bereizkeriaren Ikuspegi Juridiko eta Sozialari buruzko Jardunaldietan (1993, Gasteiz).[15]
  • Loiolako (Donostia) Jardin Hiriko Plan Berezira (2014) genero ikuspegia sartzeko lanaren egilekidea.[16]
  • "Feminismoa. 8M: el día que paramos el mundo" Galden, 21. zk., 2018.[17]

Erreferentziak aldatu

  1. «Juana Aranguren Rica» www.f-3.net.
  2. «Juana Aranguren / SOMOS.» www.bagara-somos.eus.
  3. a b G. Crespo, Txema. (5 de marzo de 2006). Reportaje | Feminismo de combate. ISSN 1134-6582..
  4. «Plazandreok, el feminismo útil y actual» www.osakidetza.euskadi.eus 15 de septiembre de 2010.
  5. «Elecciones San Sebastián 1995 - El PP logra ser la formación más votada, pero Odón Elorza (PSOE) se mantiene en la alcaldía» La Hemeroteca del Buitre.
  6. Plazandreok afirma que "hay que cambiar de sexo a la política". 6 de junio de 1999 ISSN 1134-6582..
  7. «Elecciones municipales en Donostia-San Sebastián» Donostia-San Sebastian 13 de mayo de 2011.
  8. «Candidaturas proclamadas a las Elecciones Municipales en los municipios correspondientes a esta Junta Electoral de Zona» vLex.
  9. «El aborto, dentro y fuera de las leyes» Sin Permiso 8 de marzo de 2009.
  10. Fernández, Paola. «En cinco años la Casa de las Mujeres de Donostia se convierte en referente del territorio» eldiario.es.
  11. «Asociaciones de mujeres, un espacio colectivo propio» Revista Emakunde Aldizkaria 9 de mayo de 2016.
  12. «Juana Aranguren: “Elkarren arteko kudeaketa Emakumeen Etxean aukera egokia izan da” – bherria» bherria.eus.
  13. «Nace (GUNEA)**, el primer Consejo Foral de Igualdad de Gipuzkoa» berdintasuna.gipuzkoa.net.
  14. «EHUTB - Módulo 2 Tema 5: Violencia Juana Aranguren» ehutb.ehu.eus.
  15. «Perspectiva juridica y social de la discriminacion laboral por razon de sexo/sexu arrazoiengatiko lan bereizkeria lege eta gizarte ikuspegitik» EIGE.
  16. «CC Loiola» www.donostiakultura.eus.
  17. Juana Aranguren. (2018). Feminismo. 8M: el día que paramos el mundo. .

Kanpo estekak aldatu