Ireki menu nagusia

Juan Pagazaurtundua Lujua (Laudio, Araba, 1864 - 1950) frantziskotar misiolari eta teologoa izan zen.

Juan Pagazaurtundua
Bizitza
Jaiotza Laudio1864
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Heriotza 1950 (85/86 urte)
Jarduerak
Jarduerak misiolaria eta teologoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordena Anaia Txikien Ordena

Apaiz-laguntzaile izendatu zuten 1890. urtean, eta komisariorde apostoliko 1897an. Frantziskotarren Ordenari Leon XIII.ak agindutako konstituzio berria garatu zuen Pagazaurtunduak. 1903. urteko erreforma gauzatu ondoren Cartagenako herrialdeko ministro hautatu zuten eta, 1905ean, frantziskotarren definitore nagusi, Erroman. Espainiako bikario nagusi izendatu zuten hurrengo urtean, eta Hego Amerikan hainbat urte eman ondoren berriro hautatu zuten Cartagenako herrialdeko ministro. Hego Amerikara itzuli zen 1919. urtean eta lan gaitza egin zuen Guatemala eta El Salvadorko frantziskotarren misioetan.

ErreferentziakAldatu