Juan Carlos Egillor

Euskal ilustratzailea eta margolaria
Juan Carlos Eguillor» orritik birbideratua)
Artikulu hau marrazkilariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Egillor».

Juan Carlos Egillor Uribarri (Donostia, 1947ko abuztuaren 15a - Madril, 2011ko martxoaren 21a)[1][2][3] euskal marrazkilari, margolari eta ilustratzaile bat izan zen. Euskadi Sioux aldizkarian, hainbat egunkaritan (Egin eta El Correo Español) eta haurrei zuzendutako Bernardo Atxagaren liburuetan plazaratu zituen bere lanak.

Juan Carlos Egillor

Bizitza
JaiotzaDonostia1947ko abuztuaren 15a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMadril2011ko martxoaren 21a (63 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea, margolaria eta komikigilea
IMDB: nm0251148 Edit the value on Wikidata

Horiez gain, Oskorri eta Ruper Ordorikaren diskoetako azalak ere egin zituen, baita kartelak ere, beste hainbat lanen artean. Esate baterako, Oskorri 111 ehun ta hamaikatxo kantu liburuko ilustrazio guztiak Juan Carlos Egillorrenak dira, baita oso ezaguna den Ruper Ordorikaren lehen albumaren azala (Hautsi da anphora).[4]

Bilboko lehen Aste Nagusiko kartela Arte Ederren Museoan.

Bilboko lehen Aste Nagusiko kartel aitzindaria berak egin zuen (1978); kartel hori Bilboko Arte Ederretako Museoan jarrita egon zen 2021ean arte-lan modura, eta kopia bat Bilboko Areatzako horma batean ere badago apaingarri.

Artista transmedia izateagatik nabarmendu zen batez ere; hau da, komikiak eta ilustrazioak argitaratzen zituen prentsan eta aldizkarietan, liburuak ilustratzen zituen, diseinatzaile jarduten zuen, bere lana galerietan erakusten zuen... eta, horrez gain, gidoilaria, bideo-arte zuzendaria eta Net.art-aren bultzatzailea izan zen.[5] Espainian ordenagailuz sortutako lehenengo bideoa (1986, Reina Sofía Arte Zentroa) egiteagatik ere ezaguna da.[6]

Pott Bandan ere ibili zen, eta apurtzailea izan zen; El Correo egunkarian zintak argitaratzen zituen eta horien artean, esaterako, Mari Agirre pertsonaiarenak zeuden. Emakume feminista, gogor eta boteretsua zen Mari Agirre, eta diskurtso mota hori, 60ko hamarkadan, oso aurrerakoia zen.[5]

« Juan Carlos Egillorren figurak betiereko zirimiripean, euritakoak babes zituztela, bere pertsonaiak, lantegietako tximiniak garai baten isla eta Bilboko erretratu bihurtu ziren. »

—Bilboko Udala (Plaza Barriko plakan)

Erreferentziak aldatu

  1. Juan Carlos Egillor margolari eta ilustratzailea hil da. Berria egunkaria.
  2. Juan Carlos Egillor margolaria hil da. Argia.com
  3. Juan Carlos Egillor margolaria hil da. Gara egunkaria.
  4. Ordorika, Ruper. (1980). «Hautsi da anphora» www.badok.eus (Xoxoa) (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
  5. a b Muñagorri Garmendia, Lander. «Marrazkilariek gaur egun ez daukate non argitaratu» Berria 2017-09-28 (Noiz kontsultatua: 2017-10-03).
  6. (Gaztelaniaz) Torre, José Carlos. (2017). Aproximación al discurso plástico de Juan Carlos Eguillor a partir del fondo de Komikigunea (Koldo Mitxelena Kulturunea) (doktore-tesia). .

Kanpo estekak aldatu