Joule (unitatea)

Joule» orritik birbideratua)

Joule (ikurra: J) bat, lana eta energiari ematen zaion NUSeko unitate bat da. Puntu batean aplikatuta, newton bateko indarrak puntu hori metro batez mugitzeko behar den lan kantitateari deritza. James Prescott Jouleren omenez hartu du joule izena.

Joule (unitatea)
Neurtzen du energia, lana eta beroa
SI sistemarako konbertsioa 1 J
Honen izena darama James Prescott Joule
Ikurra J, Дж eta Ҷ

Joule bat, segundo batez watt bateko potentzia ekoizteko behar den lana da; beraz, elektrikoki, volt batek anpere bateko intentsitatearekin segundo batean egiten duen lana da. NUSeko beste unitateekin ondorengo erlazioak ditu:

Baliokideak:

  • Joule 1: 0.24 kaloria (Zehatzago: Joule 1 = 0,238902957 cal).
  • Tona bat petrolio: 41.840.000.000 Joule = 11.622 kilowatt ordu batez
  • Tona bat ikatz: 29.300.000.000 Joule = 8138,9 kilowatt ordu batez

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu