Josephine St. Pierre Ruffin
Josephine St. Pierre Ruffin (1842ko abuztuaren 31 - 1924ko martxoaren 13a) eskubide zibilen alde borroka egin zuen afroamerikar editore, kazetari eta sufragista izan zen. The Woman's Era (Emakumeen aroa) sortu zuen, emakume afroamerikarrek eta haientzat argitaratutako lehen egunkari bihurtu zena.
Josephine St. Pierre Ruffin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Boston, 1842ko abuztuaren 31 |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Heriotza | Boston, 1924ko martxoaren 13a (81 urte) |
Hobiratze lekua | Mount Auburn Cemetery (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | George Lewis Ruffin (en) (1858 - 1886) |
Seme-alabak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta sufragista |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
aldatuHaurtzaroa eta hezkuntza
aldatuJosephine St. Pierre Ruffin Bostonen jaio zen, Massachusettsen, eta sei anai-arrebetatik seigarrena izan zen. Aitak, John St. Pierrek Afrika, Frantzia eta Indiako aurrekariak zituen. Ama, Eliza Matilda Menhenick St. Pierre, Kornuallesen hazi zen, Ingalaterran. Josephine eskola publikoetan hezi zuten Salem, Massachusetts, eta New Yorkeko eskola pribatu batean, non ez zegoen arraza-bereizketarik. 16 urte zituela, George Lewis Ruffin familia dirudun bateko bizarginarekin ezkondu zen, eta Ingalaterrara joan ziren, Estatu Batuetako arrazismo gero eta handiagotik ihes egin nahian.
Aktibismoa
aldatuEstatu Batuetako gerra zibila hasi zenean, bikotea bere herrialdera itzuli zen Batasunaren alde lan egiteko eta esklabotza abolitzen laguntzeko. Ruffinek soldaduak bildu zituen Massachusettseko erregimentu afroamerikarrerako, eta AEBko Osasun Batzorderako lan egin zuen gerra garaian. Gerraren ondoren, Massachusetts estatuko Emakumeen Kluben Federazioan eta hainbat karitatezko-kausatan jardun zuen.
Massachusettseko Hezkuntza Moralaren Elkarteko Batzordean eta Massachusettseko Eskola Sufragioaren Elkartean ere parte hartu zuen, Ingalaterra Berriko beste lider batzuen ondoan lan eginez, Julia Ward Howe eta Lucy Stone barne.[1]
1869an, emakumeen sufragio-mugimendua bi taldetan bereizi zen. Emakumeen Sufragioaren Elkarte Amerikarra (AWSA), Lucy Stone eta Julia Ward Howe buru zirela. Emakumeen Sufragiorako Elkarte Nazionala (NWSA) eta Elizabeth Cady Stanton eta Susan B. Anthonyk hauek uste zuten emakumeen eskubideak besteen gainetik egon behar zirela. Ruffin AWSArekin elkartu zen.[2]
The Courant astekari beltzerako ere idatzi zuen, eta Ingalaterra Berriko Emakumeen Prentsa Elkarteko kide bihurtu zen.[3] Bere senarra 1886an hil zenean, Ruffinek bere segurtasun ekonomikoa eta antolatzeko trebetasunak erabili zituen Woman's Era, emakume afroamerikarrek eta emakumeentzat argitaratutako Estatu Batuetako lehen egunkaria, hasteko. 1890 eta 1897 artean editore eta edukien sortzaile gisa lan egin zuen. Arraza arteko jarduerak sustatzen zituen bitartean, Woman's Erak etniarako eskubide hobeak eskatzen zizkien emakume beltzei.[4]
1894an, Ruffinek Woman's Era Club (geroago New Era Club) antolatu zuen, emakume beltzak defendatzeko talde bat, Florida Ridley alabaren eta Maria Baldwin Bostongo eskola bateko zuzendariaren laguntzarekin.[5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Ruffin, Josephine St. Pierre - National Women’s Hall of Fame. .
- ↑ «Heroines Of History: Josephine St. Pierre Ruffin - A Warrior For Equality - Business Heroine» businessheroinemagazine.com.
- ↑ The Honored Women. 9 de mayo de 2008.
- ↑ «Josephine Ruffin, activist, philanthropist and newspaper publisher | African American Registry» www.aaregistry.org.
- ↑ Josephine St. Pierre Ruffin: A pioneer in the black women’s club movement. .