Josefa Manresa Marhuenda, ezagunagoa Josefina Manresa gisa, (Quesada, Jaéngo probintzia, 1916ko urtarrilaren 2a-Elx, Alacanteko probintzia, 1987ko otsailaren 18a) Miguel Hernández poeta espainiarraren maitasuna eta emaztea izan zen. Poetak pairatu zituen torturak eta tratu txarrak gertutik ezagutu zuen eta, behin senarra hil ondoren, Hernándezen poemak biltzeko eta zabaltzeko lan eskerga egin zuen. Bere lana izan ez balitz, poetaren lan asko galduta egongo lirateke. Bikoteak bi seme izan zituen: Manuel Ramón (1937-1938) eta Manuel Miguel (1939-1984).

Josefina Manresa

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosefina Manresa Marhuenda
JaiotzaQuesada1916ko urtarrilaren 2a
Herrialdea Espainia
HeriotzaElx1987ko otsailaren 18a (71 urte)
Hobiratze lekuaAlacanteko hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Miguel Hernández
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakjostuna, idazlea eta aktibista
Familiaren hilobia Alacanteko hilerrian.

Biografia aldatu

Josefina Manresa 1916ko urtarrilaren 2an jaio zen Quesadan. Bere aita, Manuel Manresa, guardia zibila zen eta Josefina txikia zela Orihuelara eraman zuten. Laster, jostun ikasten hasi zen. 17 urterekin Miguel Hernández ezagutu zuen, zehatz mehatz, 1933ko abuztuaren 15a, Orihuelako azokan, poeta ezagutu zuen. Ondoren, Miguelek egunero itxaroten zion jostura tailerretik irteten zenean, guardia zibilen kuartelera itzultzeko. Poemak idazten zizkion. 1937ko martxoaren 9an, gerraren erdian, zibilez ezkondu ziren. Denbora batez Jaenera joan ziren bizitzera, non Miguel kultura-komisario izendatu zuten, Altavoz del Frente Sur egunkaria zuzentzeko.

Josefina Miguelentzat zen neska laguna, emaztea eta maitalea izan zen. Baina ez hori bakarrik: poema askoren inspirazio poetikoaren musa izan zen eta frankismo gogorrean bere ondarearen zaindaria.

1937ko abenduaren 19an jaio zen bere lehen semea, Manuel Ramón, baina hamar hilabete geroago hil zen. 1939ko urtarrilaren 4an bigarren semea jaio zen, Manuel Miguel, 1984an hilko zena, "Manolillo" izenaz ezaguna. 1942an Miguel Hernández espetxean abandonatuta hil ondoren, Josefinak bizitza osoa senarraren memoriari eskaini zion. 1950ean Cox herria utzi eta bere semearekin Elxera joan zen bizitzera. Elxeko etxean hilko zen 1987ko otsailaren 18an, minbizi luze baten ondoren. Bere gorpuzkinak Alacanteko udal hilerrian daude, poetaren ondoan.[1]

Miguel Hernández-Josefina Manresa museoa aldatu

Quesadan dago Miguel Hernándezen objetu asko gordetzen dituen museoa. Museoa 2015eko martxoaren 28an inauguratu zen, poetaren heriotzaren 73. urtemugan. Museoa Rafael Zabaletaren museoaren beheko solairuan dago.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu