Jose Luis Kerexeta

Santutxuko Karmelo ikastolaren sortzaileetako bat

Jose Luis Kerexeta (Begoña, Bilbo) Karmelo Ikastolaren sortzailetako bat izan zen.[1]

Jose Luis Kerexeta
Bizitza
JaiotzaBegoña eta Bilbo
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Lan nabarmenak
gabin-azaola-jose-luis-kerexeta-joseba-arrieta-iñaki-zabala
Karmelo ikastolaren sortzaile taldea: Gabino Azaola, Jose Luis Kerexeta, Joseba Arrieta eta Iñaki Zabala (ezker-eskuin).[2]

1964an Bilbon euskaraz irakasteko zentro bakarra Elkano kalean zegoen, horretarako Euskaltzaindiaren babespean legeztatua izan zelarik. Elkanon bateratu ziren, euskara umeei irakasten izandako esperientzia guztiak, hots, San Nikolas elizako katekesikoak (1957), frantziskotarrek izandakoa eta zenbait etxebizitzatan izandakoak.[1] María Ángeles Garai izan zen Bilboko andereño aitzindaria, Elbira Zipitriaren ereduari jarraituz.[3]

Esperientzia horiek arriskugarriak ziren andereñoentzat, irakaskuntzatik kanpo egotera zigorturik geratzen baitziren.[1]

Ez egotearren, 1964an ia-ia kalerik ere ez zegoen Santutxun. Euskararen presentzia ere oso urria zen han. Euskarazko ikastaldi batzuk ematen zituen Joseba Arrietak Zabalbide kaleko Segunen tabernan, geroago Bar Arrieta egongo zen tokian. Hantxe bertan bildu ziren 1964an hasieran Karmelo ikastolaren lau sortzaileak: Gabino Azaola, Jose Luis Kerexeta, Joseba Arrieta eta Iñaki Zabala.[1]

Sariak eta aitortzak

aldatu
« Lehenago beste bilera batzuk izan ziren Edili-n, Viuda de Epalza kalean, Elkanokoaren antzera Bilboko auzoetan ikastolak sortzeko. Hogeita hamarren bat lagun bildu ginen eta hantxe eman zizkidaten beste hiruren izenak Santutxukoa eratzeko, Gabino Azaola, Joseba Arrieta eta Iñaki Zabala-renak. Holaxe bildu ginen lehenengo aldiz. [...]

Hasteko, konfiantzazko ezagunen zerrenda bat egin genuen eta etxez etxe joan ginen geure proiektua azaltzera: "Aizu! Ikastola bat egiteko asmoa duqu... eta umeak behar ditugu...eta zuk umeak dituzunez.. ".-"¿Y qué garantías nos dais?"- galdetzen ziguten. Eta guk "ninguna" erantzuten genien. "Eta titulazio ofizialik?" eta guk, "guzti horiek lortzen ahaleginduko ginela .. " erantzuten genien. [...]

Orduan norbaitek zure seme-alabek euskara ikasteko era izango zutela esaten bazizun,... hori pentsa ezinekoa zen, eta gu edozertarako prest geunden bide horretan. Jendeak ez zekien Elkanoko eskola existitzen zenik ere. Ez zegoen propagandarik. [...]

Itziar Berrojalbiz-ek ez zuen ezer kobratu, eta bera izan zen gainera, fraile kikildu batzuren aurrean gogor saiatu zena, ikastolari firme eutsiz. [...]

Madrileko MInisterioan gure papera zegoen bulegoraino heldu nintzen. Kajoian gordeta zegoen papera. "Pero que esto no se puede dar" esan ziqun..." Mirad! Si donde pone enseñanza en vascuence poneis enseñanza del vascuence, no hay pegas" Eta horixe egin genuen. Handik hamabost egunetara baimena genuen, eta detaile hori gorabehera, guk ez genuen ezertan aldatu geure ikastolaren jokaera praktikoa. Hori 1969.ean gertatu zen, behin behineko paperekin bost urtez iraun eta gero. [...]

Inspektorea etortzen zenean, María Luisa andereñoa zen harrera emateko espezialista [...] Orduan Sanchez aurrez aurre esertzen zen, eta horrela hamar minututako epea zeukaten besteek euskarazko liburu eta paperak gordetzeko eta erdarazkoak ateratzeko eta "karalsolaren" parafernalia prestatzeko. Eskerrak María Luisari.

»

Jose Luis Kerexeta (1989)[1]


Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e Karmelo ikastola. (1989). «Karmelo ikastola, Santutxu, 25 urte. 1964-1989 — Wikiteka» eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  2. Olea, Pedro. (1985). «Bihotzez (Pedro Olea, 1985)» filmoteka.eus: 14'21-15'15. (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
  3. «Maria Angeles Garai Bizkaiko aurreneko ikastolako lehen andereñoa hil da» EITB Euskal Irrati Telebista 2022-03-24 (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  4. Euskara, Kultura eta Kirol Saila. (2015-12-02). «BIZKAIKO AHALDUN NAGUSIAK ETA EUSKARA ETA KULTURA DIPUTATUAK LAUAXETA 2015 SARIAK EMAN DITUZTE - Komunikazioa - Bizkaia.eus» www.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  5. (Gaztelaniaz) Eguskiza, L.. (2015-12-03). «Meabe, Arrieta, Zubiri y Zearra, pioneros en el ámbito de la enseñanza» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-06-13).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  • Karmelo ikastola, Santutxu, 1964-1989 Wikiteka. 25. urteurreneko liburuxkaren atal batzuk (Ikastolaren sortzaileen Iritziak eta asmoak. Auzoa euskalduntzeko etxez etxe sortutako proiektua. Karmelo ikastolaren kulturaren alde. Ikastolaren eragina Santutxu auzategian).