Gabino Azaola

Santutxuko Karmelo ikastolaren sortzaileetako bat

Gabino Azaola Artolozaga (Begoña, Bilbo) Karmelo Ikastolaren sortzailetako bat izan zen.[1]

Gabino Azaola
Bizitza
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Lan nabarmenak
gabin-azaola-jose-luis-kerexeta-joseba-arrieta-iñaki-zabala
Karmelo ikastolaren sortzaile taldea: Gabino Azaola, Jose Luis Kerexeta, Joseba Arrieta eta Iñaki Zabala (ezker-eskuin).[2]

1964an Bilbon euskaraz irakasteko zentro bakarra Elkano kalean zegoen, horretarako Euskaltzaindiaren babespean legeztatua izan zelarik. Elkanon bateratu ziren, euskara umeei irakasten izandako esperientzia guztiak, hots, San Nikolas elizako katekesikoak (1957), frantziskotarrek izandakoa eta zenbait etxebizitzatan izandakoak.[1] María Ángeles Garai izan zen Bilboko andereño aitzindaria, Elbira Zipitriaren ereduari jarraituz.[3]

Esperientzia horiek arriskugarriak ziren andereñoentzat, irakaskuntzatik kanpo egotera zigorturik geratzen baitziren.[1]

Ez egotearren, 1964an ia-ia kalerik ere ez zegoen Santutxun. Euskararen presentzia ere oso urria zen han. Euskarazko ikastaldi batzuk ematen zituen Joseba Arrietak Zabalbide kaleko Segunen tabernan, geroago Bar Arrieta egongo zen tokian. Hantxe bertan bildu ziren 1964an hasieran Karmelo ikastolaren lau sortzaileak: Gabino Azaola, Jose Luis Kerexeta, Joseba Arrieta eta Iñaki Zabala.[1]

Lauro Ikastola sortzeko lehen batzordean ere parte hartu zuen 1970ean.[4]

Sariak eta aitortzak

aldatu
« Holaxe hasi genuen 64-65 ikasturtea, hamabi umerekin, beraz, eta Karmelo izenarekin. Karmeldarren komentuaren babespean egin genituen paperak, hantxe, komentuko gelatxo batetan. [...]

Umeak atera egin behar izan genituen beren ikastetxetik, eta ikastolarako eskaini. Exenpluz predikatu behar zen. Nik bi alaba atera nituen kolegio frantsesetik. [...]

Guztiei esaten genien, dohainik izango zela, diru-arazoengatik inor ez zela ikastolarik gabe geratuko. Denetara hamabi ume bildu genituen, 3, 4 eta 5 urtetako hamabi ume, zortzi familiatakoak. Karmelo komentura jo genuen, Gaztedi dantza-taldearen arrimura, eta bronka handien ondoren, hango priorrak, aita Fidel Sariegi-k, gela bat utzi zigun zine-aretoaren gainean, bandera espainola eta guzti. [...]

Gurekin maltzur jokatu zuen inspektoreak, baina berak animatu gintuen paperak egitera eta ikastolaren legeztapena eskatzera: "porque el decreto contiene normas que ustedes podrían cumplir... " esaten zigun. [...]

Ez da erraza, orduko gure orekak adieraztea. Gaur egun aukera asko dago, baina orduan pentsa ezinekoa zen gure umeek euskaraz ikasi ahal izatea, mirari bat. Hasiera hartako gure umeak, jadanik hogeita hamar urtetako emakume eta gizonak dira. [...]

»

Gabino Azaola (1989)[1]


Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e Karmelo ikastola. (1989). «Karmelo ikastola, Santutxu, 25 urte. 1964-1989 — Wikiteka» eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  2. Olea, Pedro. (1985). «Bihotzez (Pedro Olea, 1985)» filmoteka.eus: 14'21-15'15. (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
  3. «Maria Angeles Garai Bizkaiko aurreneko ikastolako lehen andereñoa hil da» EITB Euskal Irrati Telebista 2022-03-24 (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  4. Arrien, Gregorio. (1991). Bizkaiko ikastolak, 1957-1972. Beren hasiera eta antolaketa.. Eusko Ikaskuntza.
  5. Euskara, Kultura eta Kirol Saila. (2015-12-02). «BIZKAIKO AHALDUN NAGUSIAK ETA EUSKARA ETA KULTURA DIPUTATUAK LAUAXETA 2015 SARIAK EMAN DITUZTE - Komunikazioa - Bizkaia.eus» www.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  6. (Gaztelaniaz) Eguskiza, L.. (2015-12-03). «Meabe, Arrieta, Zubiri y Zearra, pioneros en el ámbito de la enseñanza» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-06-13).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  • Karmelo ikastola, Santutxu, 1964-1989 Wikiteka. 25. urteurreneko liburuxkaren atal batzuk (Ikastolaren sortzaileen Iritziak eta asmoak. Auzoa euskalduntzeko etxez etxe sortutako proiektua. Karmelo ikastolaren kulturaren alde. Ikastolaren eragina Santutxu auzategian).