Sabin Zubiri Sanchéz (1922, Bilbo2008ko maiatzaren 19a, Bilbo[1], ) euskal enpresaburu eta politikari abertzale eta jeltzale bat izan zen. EAJrekin lotura zuen familia batekoa zen.

Sabin Zubiri
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1922
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo2008ko maiatzaren 17a (85/86 urte)
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua eta politikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea
Eusko Alkartasuna

1950eko hamarkadan Bilboko giro katolikoetan bere gizarte eta kultur jarduerei ekin zien. Ondorioz, maiz atxilotua izan zen. Bere izena hiri honetako lehenbiziko ikastolari ere lotua dagoelarik. 1960ko hamarkadan EAJko kide aktiboa izan zen, 1964ko Gernikako Aberri Eguneko hainbat ekintzetan parte hartu zuen. Bizkai Buru Batzarran Juan Ajuriagerraren eskutik sartuz, 1969an burututako alderdiaren lehenbiziko eraldaketaren ondoren kargu horretan mantendu zelarik.

1970eko hamarkadan berrosaketa abertzalearen bultzatzaileetako bat izan zen, Mikel Isasi eta Federico Bergaretxe, Luis Maria Retolaza, Primitivo Abad eta Ajuriagerrarekin batera 1974ko Jesus Maria Leizaola Lehendakariaren Gernikarako itzulera klandestinoaren antolatzaileetako bat izan zelarik. Ekintza hauek hainbat atxiloketa suposatu zioten, espainiar ultraeskuinak Bilboko bere dendetako bat lehergailuz suntsitu zuelarik. Bestalde, urte hauetan El Ciervo aldizkariari loturik eremu katolikoan jarduera handia izan zuen. 1977an 40 urteko klandestinitatearenn ostean EAJko Bizkai Buru Batzarreko kide hautatu zuten, nagusiki alderdiaren ekonomiaz arduratuz. Kargu honetan zegoela Trantsizio Garaiko EAJren lehenbiziko krisi handia bizi izan zuen, 1979ko Bermeoko sabindar eszisioa.

1980an Deia egunkaria eta Muga aldizkaria argitaratzen zituen Iparragirre argitaletxeko administrazio kontseiluan sartu zen. Bere agintean, lehenbiziko aldiz euskal egunkari bat asteko zazpi egunez etenik gabe argitaratu zen. Carlos Garaikoetxearen adiskidemina zen, 1984an Bizkai Buru Batzarrerako bere hautagaitza aurkeztu zuen, Mitxel Unzueta abokatua eta Jesus Insausti "Uzturre" sindikalistarekin lehiatuz. Galtzaile artera eta handik bi urtetara EAJko krisi larria jazo zenean, alderdia laga eta Eusko Alkartasunako kide egin zen. Denboraldi honetan bizi laburreko Gaur Express egunkariaren sortzaileetako bat izan zelarik.

2008ko maiatzaren 19an zendu zen.

Erreferentziak aldatu

  1. Sabin Zubiri hil da. 2008ko maiatzaren 19a. Berria.info[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak aldatu