Jose Luis Goti
Jose Luis Goti Iturriaga (Ugao, Bizkaia, 1923ko azaroaren 11 – Bilbo, 1998ko urtarrilaren 15a) sendagilea izan zen. Valladoliden egin zituen Medikuntza ikasketak, eta odoleko eta gibeleko gaitzen sendagintzan lan egin zuen bereziki. Bilboko Medikuntza Zientzien Akademiako lehendakari izendatu zuten 1973an; Gaceta Médica izeneko aldizkariko zuzendari izendatu zuten urte horretan bertan. Euskal Medikuntzaren Historia Mintegia eta Euskal Herriko Medikuntzaren Museoa sortu, eta bertako zuzendari izan zen.
Jose Luis Goti | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ugao, 1923ko azaroaren 11 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 1998ko urtarrilaren 15a (74 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Valladolideko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.