Ireki menu nagusia

Jose Antonio Azpiazu Elorza [1](Legazpi, 1944) historialaria, antropologoa eta idazlea da. Filosofia eta Zientziak ikasi zituen Madrilgo Complutense unibertsitatean, eta Antropologiako doktoradutza egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Donostiako Jakintza ikastolako eta Mondragon unibertsitateko Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza fakultateko zuzendaria izan zen. Oñatiko Nazioarteko Lege Soziologiako Instituko argitalpen saileko arduraduna izan zen. Hainbat liburu eta artikulu egin ditu, han-hemenka argitaratu direnak.

Jose Antonio Azpiazu
Azpiazu. 051 RT8.jpg
Bizitza
Jaiotza Legazpi1944 (73/74 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak unibertsitateko irakaslea, antropologoa eta historialaria
Enplegatzailea(k) Mondragon Unibertsitatea

Eduki-taula

IkasketakAldatu

Filosofia eta Zientziak ikasketak egin zituen Complutense unibertsitatean (Madril). 1988an Antropologiako doktoradutza egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), Julio Caro Barojaren zuzendaritzapean, Sociedad y vida social vasca en el siglo XVI. Mercaderes guipuzcoanos gaiari buruz. Doktoradutza tesia 1990 urtean argitaratu zen.

LanaAldatu

Donostiako Jakintza ikastolako zuzendaria izan zen, Mondragon unibertsitateko irakaslea, eta, gainera, Mondragon unibertsitateko Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza fakultateko zuzendaria. Azkenik, Oñatiko Nazioarteko Lege Soziologiako Institutuko argitalpen saileko arduraduna izan zen erretiroa hartu aurretik.

ArgitalpenakAldatu

Oso egile emankorra da[2], eta hainbat liburu eta artikulu egin ditu, aldizkari espezializatuetan han-hemenka argitaratu direnak. Aro Modernoan euskaldunek itsasoarekin, arratzarekin, itsas portuetako jarduerarekin eta komertzioarekin izan dituzten harremanak aztertu ditu gehienbat. Hona hemen haren lan nagusiak:

  • Sociedad y vida social vasca en el siglo XV: mercaderes guipuzcoanos, 1990 (ISBN 8450596823)
  • Mujeres vascas, sumisión y poder: la condición femenina en la Alta Edad Moderna, 1995 (ISBN 8488947380)
  • Esclavos y Traficantes. Historias ocultas del País Vasco, 1997 (ISBN 8480912995)
  • Historia de un rapto,1999 (ISBN: 9788475688367)
  • El acero de Mondragón en la época de Garibay, 1999 (ISBN 9788492170739)
  • Un mercader eibarrés en la corte de Felipe II: Martín López de Isasi, 1999 (ISBN 84-81696)
  • Balleneros vascos en el Cantábrico, 2000 (ISBN 8480916796)
  • Francisco de Madina: sacerdote y músico vasco = priest and Basque musician = apaiz eta euskal musikari, 2002. (OCLC 432988309)
  • Picas vascas en Flandes, 2002 (ISBN 978-84-8091-786-5)
  • Historias de Corsarios vascos, 2004 (ISBN 8480919395)
  • Nuevas historias de corsarios vascos: biografías y vivencias, 2005 (ISBN 978-8480915878)
  • La historia desconocida del lino vasco 2006, (ISBN 978-8498430004)
  • La empresa vasca de Terranova, 2008 (ISBN 8498430968)
  • Euskal burdinoletako bizimodua = La vida en las ferrerías vascas, 2009 (ISBN: 8492280557)
  • Esa enfermedad tan negra: la peste que asoló Euskal Herria, 1597-1600, 2011 (ISBN 9788498433166)
  • Historias de corsarios vascos: entre el comercio y la piratería (2011), (ISBN 84-8091-939-6)
  • 1813: Crónicas donostiarras: destrucción y reconstrucción de la ciudad, 2013 (ISBN 9788498434200)
  • Julio Caro Baroja euskal gaietan ere maisu aparta (1914-1995), 2014 (ISBN 978-84-457-3322-6)
  • Y los vascos se hecharon al mar, 2015 (ISBN 978-84-9843-649-5)
  • Hielos y océanos, 2016 (ISBN 978-84-9843-703-4)
  • Juegos y apuestas en la Historia de Euskal Herria, 2018 (ISBN 978-84-7148-591-5)

Beste egile batzuekin batera egindako lanak:

  • Las conservas de pescado en el País Vasco. Industria y Patrimonio,1997 (ISBN 84-605-7038-X) Ana María Rivera Medina eta Ernesto López Losarekin batera
  • Deba una villa de vocación marinera y mercantil, siglos XV-XVII, 2011(ISBN 8461551728), Javier Maiztegirekin batera

ErreferentziakAldatu