José Manuel Gil Vegas
José Manuel Gil Vegas (Aranda de Duero, 1959), Gipuzkoako politikaria da (Ciudadanos alderdikoa) eta Deusto Business School ikastetxeko irakaslea da. Psikologia industrialean doktorea da[1].
José Manuel Gil Vegas | |||
---|---|---|---|
2020ko uztailaren 12a, 2020ko abuztuaren 3a - Barrutia: Araba, Araba Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XII. legealdia | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Aranda de Duero, 1959 (64/65 urte) | ||
Herrialdea | Gipuzkoa | ||
Bizilekua | Donostia | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, unibertsitateko irakaslea, psikologoa eta enpresaburua | ||
Enplegatzailea(k) | Deusto Business School | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Herritarrak |
2017an Ciudadanos alderdiko Donostiako agrupazioaren gidaritza hartu zuen, eta 2019ko udal hauteskundeetan Donostiako alkatetzarako hautagaia izan zen Ciudadanos alderdiarekin[1] (hautagaitzak ez zuen ordezkaririk lortu).
2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Alderdi Popularrak eta Ciudadanos alderdiek egindako koalizioaren ondorioz, Arabako zerrendan joan zen 3. lekuan, eta hautatua izan zen ondorioz. Hiru eserleku lortu zituen koalizioak Araban 2020ko uztailaren 12ko bozetan, eta horrela bilakatu zen Gil Vegas Ciudadanos alderdiak Eusko Legebiltzarraren historian lortutako lehen legebiltzarkidea[2].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Cs designa a José Manuel Gil candidato a la Alcaldía de San Sebastián» El Diario Vasco 2019-04-23 (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Cs firma otro fracaso en Galicia pero irrumpe en Euskadi con un diputado gracias al PP» El Confidencial 2020-07-12 (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).