Ireki menu nagusia

José Madinabeitia Ortiz de Zarate (Oñati, 1870eko urriaren 14a - Bilbo, 1923ko urtarrilaren 2a) gipuzkoar mediku eta politikari sozialista izan zen, Juan Madinabeitiaren anaia. Bilbon mediku zela, mende bukaeran politikan hasi zen. Sozialista izateagatik bezero kontserbadoreek alde egin zioten Bilbon zuen kontsultatik, eta orduan txiro eta behartsuenei zabaldu zizkien ateak. Kontsulta bat zabaldu zuen ondoren Eibarren; han gaixoei dohainik laguntzen zien. Bizkaiko meatzarien greba luzearen garaian, haien seme-alabez arduratu zen beste batzuekin batera, eta 200 bat haur jaso zituen Eibarrera. Eusko Ikaskuntza elkartearen sortzaileetakoa izan zen 1918. urtean. Bost urte geroago hil zen Bilbon.

José Madinabeitia
Bizitza
Jaiotza Oñati1870eko urriaren 14a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Bilbo1923ko urtarrilaren 2a (52 urte)
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak medikua eta politikaria
Kidetza Eusko Ikaskuntza

ErreferentziakAldatu