Jorge de Montemayor
idazle portugesra
Jorge de Montemor (Montemor-o-Velho, 1520 aldean - Piemonte, 1561eko otsailaren 26), gaztelaniaz Jorge de Montemayor, portugaldar idazlea izan zen, artzain eleberriaren sortzailea. Gaztelaniaz idatzi zuen beti.
Jorge de Montemayor | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Montemor-o-Velho, 1520 |
Herrialdea | Portugalgo Erresuma |
Heriotza | Turin, 1561eko otsailaren 26a (40/41 urte) |
Heriotza modua | duelua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea, poeta, idazlea eta abeslaria |
Musika instrumentua | ahotsa |
Espainiako zenbait hiritan bizi izan zen, Filipe II.aren soldadu baitzen. Flandrian eta Ingalaterran egon zen, eta Piemonten hil zuten, emakume baten amodioarengatik borrokan. Los siete libros de la Diana (1558) da Montemayorren eleberri nagusia. Olerkiak, 1554an bildu zituen Cancionero liburuan. Eragin handia izan zuen geroko espainiar idazle batzuengan, Cervantesengan, esaterako.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.