Ireki menu nagusia

Jonathan "Jony" Rodríguez Menéndez (Cangas del Narcea, Asturias, Espainia, 1991ko uztailaren 9a) Malagak utzita Alavesen bi hegaletako edozeinetan jokatzen duen futbolari asturiarra da. Transfermarkt.com orrialdearen arabera, 2 milioi balio du, talde osoaren 22tik 1a.

Jony Rodríguez
Jony Sporting.JPG
Bizitza
Jaiotza Cangas del Narcea1991ko uztailaren 9a (28 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
600px Blue HEX-00529F Gold HEX-FFDF1A White Purple HEX-A2214B Red HEX-E1393D.svg Bartzelona Futbol Kluba /
Flag of None.svg Real Oviedo2010 / 201110
Flag of None.svg Marino de Luanco2011 / 2012325
Flag of None.svg Real Avilés Club de Fútbol2013 / 2013160
Flag of None.svg Real Sporting de Gijón2014 / 2016
Flag of None.svg Málaga Club de Fútbol2016 / 2018
600px Blue HEX-0000FF White.svg Deportivo Alavés2018 / 2019
Flag of None.svg Real Sporting de Gijón2018 / 2018
Flag of None.svg SS Lazio2019 /
 
Posizio edo espezialitatea erdilaria
Kirol zenbakia 21
Pisua 77 kilogramo
Altuera 179 zentimetro

IbilbideaAldatu

Nahiz eta 27 urte besterik ez izan, hainbat taldetan egona da Jony Rodriguez. Bere ibilbidea 6 urterekin hasi zuen Narcea-n, talde txiki bateko futbol eskolan.Talde horretan segitu zuen 15 urtera arte. Orduan Oviedok deitu zion eta hara joan zen 2 denboraldiko kontratua betetzera.Hain denboraldi onak egin zituen, Bartzelonak deitu zion eta beste 2 urte eman zituen han, ikasten zuen bitartean. 2010ean, Oviedora itzuli zen eta denboraldi bat egon zen han Oviedo Vetusta eta Oviedoren lehen taldea txandakatuz (Azken honetan partidu bakarra jokatu zuen). Gero, 2011an Asturiasko beste talde batera, Marinora joan zen eta hurrengo denboraldian berriro Asturiastik atera zen, Getafe B-ra joateko.Partidu gutxi jokatzen zituen eta, berriro Asturiasera itzultzea erabaki zuen, Avilés-era joanez.2013-2014ra begira, Asturiasen gelditu zen baina oraingoan bertako talde hoberenera joan zen: Sporting B-ra.Han ongi sentitu zen eta 8 gol sartu zituen 31 partidutan.Hurrengo denboraldian lehen taldera igo zen eta 2016rarte 82 partidu jokatu zituen 14 gol sartuz. 2016ean, bere jokaldi onengatik, Malagak fitxatu zuen eta denboraldi eta erdian 29 partidutan 2 gol sartu eta gero, Sporting-era itzuli zen baina oraingoan utzita.2017-2018ren bigarren zatian, 21 partidutan 5 gol sartu zituen (Bigarren mailan) eta 2018eko udan, Alavesera joan zen utzita.

IbilbideaAldatu

Kluba Urtea(k)
Real Oviedo Vetusta 2010-2011
Club Marino de Luanco 2011-2012
Getafe C. F. "B" 2012
Real Avilés C. F. 2013
Real Sporting de Gijón "B" 2013-2014
Real Sporting de Gijón 2014-2016
Málaga C. F. 2016-2018
Real Sporting de Gijón 2018
Deportivo Alavés 2018-