John Adams (musikagilea)

musikagile estatubatuarra

John Coolidge Adams (1947ko otsailaren 15a, Worcester, Massachusetts, AEB) musikagile eta zuzendari estatubatuarra da.

John Adams (musikagilea)

Bizitza
JaiotzaWorcester (Massachusetts)1947ko otsailaren 15a (77 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
San Francisco Conservatory of Music (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria, musikagilea, autobiografialaria eta libretista
Enplegatzailea(k)San Francisco Conservatory of Music (en) Itzuli
Royal Academy of Music
Carnegie Hall
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Genero artistikoaopera
Musika minimalista
musika klasikoa
Musika instrumentuaKlarinetea
DiskoetxeaNonesuch

earbox.com
IMDB: nm0011076 Facebook: earbox Twitter: HellTweet MySpace: johnadamsmusic Souncloud: johnadamsofficial Spotify: 35OhI7DSls022v9Bz9r0VZ iTunes: 285089 Musicbrainz: 94f46f90-f220-458d-acd6-5f14c55ab9b2 Songkick: 112592 Discogs: 144310 Allmusic: mn0000757335 Edit the value on Wikidata

Harvard Unibertsitatean egin zituen ikasketak. 1979-1982 bitartean San Frantziskoko Musika Kontserbatorioko irakaslea izan zen, 1978-1985 bitartean San Frantziskoko Orkestra Sinfonikoaren musika abangoardistari buruzko aholkulari, eta musikagile titular gero. Heziketa klasikoa izan arren, Estatu Batuekin loturiko estiloek eragin handia izan dute Adamsen musikan, hala nola jazz, ragtime, swing eta rock musikak, eta baita higikunde esperimentalek –atonaltasunak eta musika elektronikoak, esate baterako–, eta Steve Reich eta Terry Rileyren erako musikagile minimalisten lanek ere.

Adamsen musika lan suhar eta ugariek –pianorako lanak, koru eta orkestrentzako lanak, operak– Estatu Batuetako musikagile onenetakoen artean kokatzen dute. Hala ere, kritikariak ez datoz beti bat bere lanen kalitateari dagokionez, eta entzuleen jarrera ere ez da beti aldekoa izaten. Bere lanik onenen artean Harmonium (1980), Grand Pianola Music (1983), Harmonia lezioak (1985) eta Nixon Txinan opera (1987) aipa daitezke, azkena Peter Sellars zuzendariarekin eta Alice Goodman poetarekin elkarlanean egina. Azken urteotan bere musika gero eta konplexutasun harmoniko handiagoa ari da hartzen; horren adibide da Ganbera Kontzertua (1992), esate baterako.

Erreferentziak aldatu


  Artikulu hau Massachusettsko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.