Eckhart von Hochheim (Hochheim, Turingia, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1260Avignon, Frantzia, 1328), izengoitiz Eckhart Maisua[1] (alemanez: Meister Eckhart), alemaniar domingotarra eta teologo mistikoa izan zen, garaiko eskolastikaren joeraren aurka, fedea modu espekulatiboan justifikatzeko ahaleginagatik ezaguna.

Eckhart Maisua

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEckhart
JaiotzaNessetal (en) Itzuli eta Tambach-Dietharz (en) Itzuli, 1260
Herrialdea Alemania
BizilekuaErfurt
HeriotzaAvignon, 1328 (67/68 urte)
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Hizkuntzaklatina
Goi Erdi Aroko alemana
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, teologoa, unibertsitateko irakaslea eta theology teacher (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Parisko Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenadomingotar

iTunes: 133135630 Musicbrainz: 9d04fb78-6d49-42e2-b30b-8da46d07326d Discogs: 3638849 IMSLP: Category:Hochheim,_Eckhart_von Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Kolonian ikasi zuen, non Alberto Handiaren ikasle izan bide zen. Parisko Unibertsitateko ikasle eta irakaslea izan zen 1300. urtearen inguruan, eta 1302an doktore izendatu zuen Bonifazio VIII.a aita santuak. Saxoniako (1304) eta Bohemiako (1307) domingotarren abadeburu izan zen. Rhin aldeko higikunde mistikoa bultzatu zuen. 1326. urtean, Koloniako artzapezpikuak auzitara eraman zuen, Pseudo Dionisiori hartu zizkion zenbait dotrina neoplatoniko zirela eta. Arimak Jainkoaren esentzia nola bilatzen duen, eta izakien sorreraren auzia izan ziren berak sakondu zituen gaiak. 1329an, Joan XXII.a aita santuak gaitzetsi zituen teoria haiek In agro dominico bulan.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu